Gral. Belgrano, Argentina. Independentziaren Egunaren 202. urteurrena ospatu dute uztailaren 9an Argentinan zehar eta mota askotako ekitaldiak egin dira karia horretara herrialde osoko herri eta hirietan. Buenos Aires probintziako Gral. Belgrano hirian, 9an bertan egin zen zeremonia, Udalak antolaturik, goizeko 11etan, Manuel Belgrano Plazan. Hori baino lehen, meza eskaini zen Inmaculada Concepcion Parrokian hiriko indar biziak partaide.
Duela hiru hilabete eskas Lege-Izaera lortu zuen hiriko Gure Etxea Euskal Etxeak baiezko erantzuna eman zien antolatzaileei eta bere banderadunak --bandera argentinarraren eta ikurrinaren eroale-- bidali zituen ekitaldira. Emozioz, Dora Alberro Gure Etxea-ko batzordekideak eta Mariano Val Alberrok izan dute aurten ikurrak eramateko ohorea.