euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gral. Belgranoko Gure Etxea hasia da urterako finkatu helburuak betetzen: bere dantzariak udako jaian partaide

2020/02/04

Gral. Belgranoko dantzariak prest '2020ko Peatonal' jaialdian parte hartzeko. Taldearekin batera, bi irakasleak: Edurne Altune (ezkerrean) eta Barbara Perez Arrua (eskuinean)
Gral. Belgranoko dantzariak prest '2020ko Peatonal' jaialdian parte hartzeko. Taldearekin batera, bi irakasleak: Edurne Altune (ezkerrean) eta Barbara Perez Arrua (eskuinean)

PUBLIZITATEA

Gral. Belgrano, Argentina. Euskal Etxearen 2019ko azken bileran oso helburu zehatzak jarri zizkion bere buruari Gral. Belgranoko Gure Etxeak, tartean dantza taldea handitu eta sendotzea. Asmoa ez da hitz hutsetan geratu eta urtea hasi bezain laster –otsailaren 2an hain zuzen– euren lehenengo emanaldia egin zuten Gure Etxeako dantzariek --"Gure Dantza" talde-izenpean--, herriko ‘Peatonal 2020’ izeneko udako jaialdian.

Emanaldian, neska-mutilak orain arte dantza irakasle izan duten Edurne Altune lapurtarrarekin batera aritu ziren. Aurten, ordea, irakasle berria izango dutela jakinarazi digute Gral. Belgranotik, langintza honetarako propio trebatu den Barbara Perez Arrua laguntzari esker.


['Gure Dantzak' Taldeko neska-mutilek Txulalai dantzatu zuten (bideoa EE)]

Baina euskarari lotuta ere badituzte berri onak. Izan ere, EEko kide Natalia Urcolak bukatu berria du ilusioz beterik San Nicolasen Euskara Munduan programako lehenengo barnetegia, euskara irakasle bilakatzeko, eta laster hasiko omen da eskolak ematen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia