euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gral. Belgrano: ilusioa, konpromisoa, iragana geroa dantzatzen irakasten, Gernikako Arbolaren kimu berria errotuta Diasporan

2024/05/06

Gernikako 87. Bonbardaketaren memoria ekitaldi hunkigarri baten baitan, Gure Etxeari oparitutako Tandilgo izen bereko Euskal Etxeak Gernikako Arbolaren kimu bat landatu zuten Gral. Belgranoko “1° de Agosto” Parkean
Gernikako 87. Bonbardaketaren memoria ekitaldi hunkigarri baten baitan, Gure Etxeari oparitutako Tandilgo izen bereko Euskal Etxeak Gernikako Arbolaren kimu bat landatu zuten Gral. Belgranoko “1° de Agosto” Parkean

PUBLIZITATEA

General Belgrano, Argentina. Azkenik iritsi da eguna, eta hainbatek amestu bezala, Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeak, Gral. Belgranoko izen bereko Euskal Etxe Gure Etxeari oparitutako Gernikako Arbolaren kimua landatuta dago, dagoeneko hazten, herri honetako plaza nagusian, "Abuztuaren lehena" parkean. Zeremonia apirilaren 27an, Gernikako Bonbardaketaren 87. urteurrena gogoratzeko ekitaldiaren baitan egin zen, "Banderen Monumentuaren” ondoan eta ilusio handiz landatu zuten euskal haritzaren kimua, bat eginez, beraz, Argentina eta Diaspora oso ko beste hainbat hiri eta herrietan hazten diren ale ugariekin. Ekitaldiko partaide izan ziren udal agintariak, Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko Eusko Hazia taldeko dantzariak eta Belgrano bertako biztanleak eta Euskal Etxeko kide eta lagunak.

 
Gernikako 87. Bonbardaketa oroitzeko Gral. Belgranon egindako ekitaldiko bideoa

"Hain suntsipen izugarriaren aurrean, bizitzaren aldeko apustua egiten dugu, horren ikur dugun Arbolaren bidez, ereindako hazia, gu guztiok jagole haziko dena, babestuko gaituen aterpe izango dugula, gu eta etorkizuneko belaunaldiak, hamaika urtez", jaurti zituen ozen hitzak Gure Etxeko lehendakari Sonia Etchelet-ek, omenaldi-ekitaldian zeudenei zuzenduz. Esker biziak eman nahi izan zizkien, batera edo bestera alearen lekualdatzean, zaintzan, eta landatzearen prestakuntzan parte hartutako pertsona guztiei, eta bereziki Tandilgo Gure Etxeari, emandako hain opari bizi, esanguratsu eta estimatuagatik. Gral. Belgranoko Udalaren izenean, Kultura, Kirol eta Hezkuntza Idazkari Rodrigo F. Berte-k hartu zuen parte. Gogora dezagun bertako Udalari oparitu diola, aldi berean, jaso berri duen Kimua Euskal Etxeak, izan ere parke eta berdegune honetan herriak bere egina haz dadin.

Bonbardaketaren basakeriaren aurrean, errespetuaren eta bizitzaren aldeko apustua babesten dute, Gernikako Arbolak transmititzen dituen balioen eta tradizio demokratikoen iragarle eta barreiatzaile: "eman da zabal zazu munduan frutua"

Zeremonian hartu zuten baita ere hitza Euskal Etxeko euskara irakasle Natalia Urcolak. Gernika eta bertako haritzaren garrantzia aipatu zituen. Chascomuseko “Zingirako Euskaldunak” Euskal Etxeko “Eusko Hazia” dantza taldeko dantzari eta zuzendari diren Julieta Labordek eta Catalina Martinezek ere parte hartu zuten omenaldian, hitz alegorikoekin eta baita folklorearekin ere. Catalina Martinezek aurreskua dantzatu zuen eta ondoren, biek batera euskal dantza tradizionaleko klase ireki bat eskaini zuten.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia