euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gose taldea AEBetan: "Hizkuntza komunikatzeko tresna bada, mugak apurtu baizik ez dezake egin" (bideoak)

2011/11/17

Goseko taldekideak San Frantziskoko SubMission aretoan eskainitako emanaldian (argazkia Gose)
Goseko taldekideak San Frantziskoko SubMission aretoan eskainitako emanaldian (argazkia Gose)

PUBLIZITATEA

Gose taldeak AEBetan lehendabiziko bira egin zuen iragan azaroaren 5etik 12ra eta San Frantziskon eta Boise artean lau kontzertu eman zituzten arrasatearrek. San Frantziskon Basque Cultural Center-ek egin zuen Nafarroaren Jaian parte hartu zuen Gosek, eta Boisen Euskal Etxean jo zuen. Kalifornian euskal zirkuitotik kanpo beste bi emanaldi ere egin zituzten eta, orohar, kontzertu guztietan euren euskal trikitixa eta musika elektronikoaren arteko fusioak izan zuen harrera onarekin harritu ere egin zirela aitortu dio Ines kantariak EuskalKultura.com-i.

Donostia-San Sebastián. Gose taldeak AEBetan zehar bira egin zuen hil honen hasieran eta lau emanaldi eskaini zituen guztira Kalifornia eta Idaho artean. Lehena San Frantziskoko Basque Cultural Center-en gauzatu zen Nafarroaren Egunaren jaiaren barruan izan zen, azaroaren 5ean. "San Frantziskon jotzeko gonbidapena jaso genuen eta horren ondoren Boiseko euskaldunekin harremanetan jarri ginen eta han beste emanaldi bat egiteko aukera sortu zen", azaldu dio EuskalKultura.com-i taldeko kantaria den Inesek.

Euskal diasporari buruz taldeak izan zitzakeen aurreritziak bidaia honekin suntsituta gelditu direla dio: "Hasieran gure musika ondo hartuko ote zuten beldur pixka bat genuen, gurea ez delako betiko trikitixa, guk ez dugu fandagorik jotzen. Baina harrera oso ona izan da; bai gazteek zein helduek oso ondo hartu gaituzte". Eskusoinua jotzen du Inesek Gosen, baina taldeak elektronika eta rock doinuekin uztartuz molde berria ematen dio euskal musika tresna tradizionalari. 

Euskal Etxeetatik kanpo egin dituzten emanaldietan ere entzuleen erantzuna ona izan zela nabarmendu du kantariak. Azaroaren 6ean SFko Plough and Stars aretoan eta 7an Sub-Mission Art Spacen izan ziren. "San Frantziskoko Mission auzoa oso latinoa da, baina gure musika oso ondo hartu zuten", esan du. "Euskaraz kantatzearen txikitasun konplexu hau kendu behar dugu gainetik. Hizkuntza inoiz ez da muga; komunikatzeko bide bada mugak apurtu besterik ezin du egin".

-Gose taldea Facebook-en, hemen

Gosek AEBetako birari buruzko hiru bideo hauek sareratu ditu:

 


« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia