euskal diaspora eta kultura
2011/05/30
PUBLIZITATEA
Santa Fe, Mexiko. Ikasleak despistatu xamar heldu izan omen zaizkio inoiz klasera Gorka Larrañaga irakurleari, euskara eta euskal kultura zer den argi izan gabe. Behin 'Viva Toledo' zioen jertsea gorri eta horia jantzita agertu ei zitzaion ikasle bat, espainiar kultura maite zuela esanez. Azalpenak eman eta ikasleak oinarrizko ikastaro hura bukatu ez ezik, sakontze diplomatua ere egin omen zuen. Horrela, apurka-apurka, klaseetan ikasleen interesa etengabe piztuz, unibertsitatean euskal kulturaren 'gordeleku' bat egitea lortu duela uste du Larrañagak. Etorkizunean ere euskal kulturaren alde lan egingo duen taldea, alegia.
- Noiz abiatu zen programa Mexikon?
Mexikon UNAM unbertsitatean orain sei urte abiatu zen programa. Iberoamericana Unibertsitatean berriz --ni irakurle ibili naizen unibertsitatean--, orain dela lau urte hasi zen euskal kultura diplomatua.
- Zenbat ikasle daude irakurlegoaren klaseetan? Euskal jatorridunik?
Aurten talde bakoitzean hamarna ikasle izan ditut... Guztira hogei. Ikasle gehienak langileak dira eta denetarik dago: arkitektoak, ingeniariak, kazetariak, argazkilariak... denek dute ikaskuntza maila altua (lizentziatura edo graduondokoren bat) eta guztiek hitz egiten dute gaztelaniaz aparte beste hizkuntzaren bat. Batzuk euren jatorria dela eta txikitatik joan izan dira Euskal Herrira. Euskal enpresen langileek gehienak ezagutzen dute gure herria. Aurretik turismoak erakarriak bertan izan diren batzuk ere badaude. - Zer dakite EHri buruz?
Aurten talde bakoitzean hamarna ikasle izan ditut... Guztira hogei. Ikasle gehienak langileak dira eta denetarik dago: arkitektoak, ingeniariak, kazetariak, argazkilariak... denek dute ikaskuntza maila altua (lizentziatura edo graduondokoren bat) eta guztiek hitz egiten dute gaztelaniaz aparte beste hizkuntzaren bat. Batzuk euren jatorria dela eta txikitatik joan izan dira Euskal Herrira. Euskal enpresen langileek gehienak ezagutzen dute gure herria. Aurretik turismoak erakarriak bertan izan diren batzuk ere badaude.
- Zer dakite EHri buruz?
Nahiz eta euskal jatorriko jendea badagoen, beste batzuk diplomatuetara Euskal Herrriari buruz ezer jakin gabe heltzen dira. Diplomatuei buruzko informazoa heltzen zaie, eta gaia interesgarria iruditzen zaienez ikastaroan bukatzen dute. Hauei jarraipen berezia egin behar zaie, interes hori handitu eta hasierakoa gal ez dezaten. Oso dinamikoak dira klaseak, ikasleek haria gal ez dezaten. Klaseko bigarren zatian euskal kultura atalean ikus-entzunezko asko sartzen ditut, gaur egungo gizakiak iruditarako duen joeraz baliatuaz. Hau, materiale teorikoarekin osatzen dut eta ikasleek eurek egin behar izaten dituzten gaiei buruzko hainbat ikerketa lanekin.
- Ze inpresio dute euskara entzuten dutenean?
Oso ezberdina eta ulergaitza egiten zaie, baina era berean goxoa eta polita. Asko harritzen dira euskara lehen aldiz entzuten dutenean.
- Zerk sortzen die jakinmin/harridura gehien?
Euskararen sustraietako hizkuntza bat nola heldu den 21. menderaino.
- Klaseez gain, kultur ekitaldiak ere egiten dituzue. Zeintzuk?
Euskal zinema zikloak, arte erakusketak, euskal sukaldaritza erakustaldiak, euskal kultura klase magistralak Euskal Herritik gonbidatutako adituekin. Aurten Iberoamericana Unibertsitatean lehen euskal aste kulturala antolatu dugu.
- Zeintzuk uste duzu izango direla irakurlego honen emaitzak?
Nik uste euskara eta euskal kultura ikasten dutenek jende talde txikiak osatzen dituztela Mexiko hiriaren orokortasunean, baino oso talde kohesionatuak dira. Urtez urte, ikastaroen irekiera eta itxiera ekitaldietan aurpegi asko errepikatzen dira ikasleen artean, ikastaroan errepikatzen dutenaren seinale, gustura daudenaren seinale. Talde honetatik, zalantzarik gabe, euskal kulturaren gordeleku txiki bat sortzen ari da geroaldirako Mexikon, eta ziur hemendik urte batzuetara jende honek egingo duela euskal kulturaren aldeko lana Mexikon.
- Orain arte egindako lanetik, zerk sortzen dizu satisfakzio gehien?
Euskara oinarrizko maila batetan menperatzea lortzen duten ikasleek. Gaur egun bada ikasle talde bat (ez oso handia) euskara oinarrizko mailan mintzatzea lortu duena, eta hori satisfakzio ikaragarri handia da.
- Anekdotarik?
Nire lehen diplomatuan (2007ko urria) lehen klasean ikasle bat "Viva Toledo" zioen jertse gorri eta hori batekin azaldu zen klasera. Diplomatuan izen ematearen arrazoiak galdetzen hasi nintzanean, neska honek Espainia asko maite zuela eta espainiar kulturaren maitale sutsua zela esan zidan eta hori dela eta etorri zela euskal kultura diplomatura. Nik ez nekien kamera izkutu grabaketa bat ote zen, edo beste era bateko froga... Egoera surrealista samarra suertatu zen. Dena den, neska honek bi diplomatuak bukatu zituen (oinarrizkoa eta sakontze diplomatuak alegia) eta gaur egun euskaraz ondo mintzatzen da.
- Zer sentipen dituzu lan honetan? Ze itxaropen?
Ederra da gure kultura eta hizkuntza, mundua izendatzeko eta ulertzeko era berezi hori beste pertsona batzueri irakastea. 2010-11 ikastaro hau niretzako azkena izan da. Ziklo hau niretzat amaitu da... Itxaropena, bada jarraipena izan dezala eta geroaldi hurbil batetan asko hasi dadila ikasle kopurua.
- Ze beste proiektu dituzu esku artean?
Irakurle bezala itxi dut nire zikloa... Artista moduan, orain Iñigo Manterola artista oriotarrarekin "Txatxareatzen/chachareando" proiektua dugu esku artean. Proiektu hau, lehenengoz nik Mexiko Hirian kudeatzen dudan "La Casa Galería" espazioan erakutsiko da eta ondoren urrian Iñigok Donostian duen "Galería Estudio"n aurkeztuko dugu. Elkarlan proiektua da, non bere motiboak (euskal motiboak) eta nireak (Mexiko hiriko motiboak) ariketa plastiko oso aberats batean elkartrukatzen ditugun.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus