euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gorka Alvarezek adierazi du oraingoz, egungo krisi-egoera argitu arte, ez dela argitaratuko Gaztemundu Deialdia

2020/04/17

Alvarez atzo sare sozialen bidez egindako agerpenean
Alvarez atzo sare sozialen bidez egindako agerpenean

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk sare sozialen bidezko agerpena egin zuen atzo, aste honetan Jaurlaritzak argitaratu edo onartu dituen behar larriko egoeran dauden Diasporako lagunei laguntzeko eta Gaztemundu programen azken ordua adierazteko. Koronabirusak eraginda bizi dugun egoeraren karietara, lehenengoari buruz, oroitarazi zuen egun indarrean dagoen egoera amaitu arte ez dela hasiko korritzen Deialdirako eskaerak aurkezteko hilabeteko epea.

Gaztemunduz, berriz, argitu zuen, berez Jaurlaritzako Gobernu-bilerak Deialdia onartu badu ere, ez dutela argitaratuko alarma-egoera gainditu arte eta segurtasuna euki arte ekimena behar bezalako berme minimoekin garatu ahal izango dela. Bi deialdiotan aldaketarik edo gauza berririk balego, berehala adieraziko dituztela.

Hona berritasunak Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariaren hitzetan:



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia