euskal diaspora eta kultura
2010/04/06
PUBLIZITATEA
Bilbo, Bizkaia. Ikasketaz kazetaria, Musika Kontserbatoriotik ere pasea, EITBn egin zuen lan eta baita EHUko Udako Ikastaroetan ere. Venezuelarako jauzia emateko aukera Eusko Jaurlaritzak Caracasen daukan Eguzki Kooperazio Institutuaren bidez heldu zitzaion eta 2004an bertara joan zen GKEen eta euskal kooperanteen lanak segitzera. Laketu zen, nahiz eta talka handia ekarri zion baita ere ordura arteko bizimoduak eta Caracasen bizi izan zuenak. Hiriburu venezuelarreko Eusko Etxean euskara eskola-emaile ere aritu zen.
Venezuelako argi berezia azpimarratzen du Gorettik. Bizkaie buletinari Venezuelak bihotza ohostu ziola adieraziko zion pixkat geroago. Caracaseko segurtasun gabezia ere aipatzen du, eta 'balaserak'.
Geroztik, UNESCOn eta azkenok OITen ibilia da lanean, Hego Ameriketan beti ere. Costa Rican dabil gaur egun, haur eta nerabeen lan esplotazioa ekiditeko plan batean, komunikazioa arduradun. Hori guztia kontatzen du joan den asteburuan El Correo egunkariak gaztelaniaz argitara eman duen honako elkarrizketan. Lehenago, beste idazlan hau emana zuen argitara Bizkaiek, euskaraz.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus