euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Gora Vasco' filmak zabalduko du gaur arratsaldean Buenos Airesen Santa Cruzko Etxearen Zine Ziklo berria

2010/04/08

Gora Vasco filmaren errodaiari dagokion irudia. Ezkerreko lehena domentala zuzendu zuen Roberto Arizmendi da.
Gora Vasco filmaren errodaiari dagokion irudia. Ezkerreko lehena domentala zuzendu zuen Roberto Arizmendi da.

PUBLIZITATEA

Roberto Arizmendi zuzendari euskalargentinarraren 'Gora Vasco! (Milonga de Temple y Carretilla)' dokumentalak zabalduko du gaur arratsaldean Buenos Airesen, hiriburu argentinarreko Santa Cruzko Etxeak hasiko duen Zine Ziklo berria. 'El Vasco de la Carretilla' ezizenez ezagunagoa zen Guillermo Larregui iruinsemearen istorioa kontatu eta Argentinan zehar oinez orga txiki bat lagun egin zituen bidaiak berregiten dituen dokumentalaren emanaldi berezi honek filmaren ekoizle izan zen Cesar 'Toti' Arizmendiren presentzia eta partaidetza bilduko du Buenos Airesera. Toti Arizmendi Santa Cruz probintziako 'Hegoalde Argentinarra' Euskal Etxeko lehendakari ere bada, zinema arloko ekile izateaz aparte. Emanaldia gaur arratsaldean izango da, lauetan, 25 de Mayo 279 helbidean.

Buenos Aires, Argentina. 'Gora Vasco (Milonga de Temple y Carretilla)' dokudrama izango da gaur arratsaldeko lauetan Buenos Aires Hiriko Santa Cruzko Etxeak antolatu duen Zine Ziklo berria estreinatuko duen titulua. Santa Cruz probintziak Argentinako hiriburuan daukan ordezkaritza da erakunde hau (helbidea 25 de Mayo 279) eta ziklo berri bati ekin dio , osorik edo zatiren bat bertan errodatutako filmak bilduz. Zikloko saioak hilabetean behin izango dira eta sarrera librea eta kitorik izango dute.

Euskal gai eta ekoizpeneko ekoizlea, Cesar 'Toti' Arizmendi, propio bidaiatuko da honetarako Buenos Airesera, aurkezpen honetan parte hartzera. Antolatzaileek iragarri dute Cesar 'Toti' Arizmendi ekoizle eta bere anaia Roberto Arizmendi zuzendari dauzkan euskal izenburu honi beste obra ospetsuek emango diotela segida, hala nola Iluminados por el fuego, El Perro, Historias mínimas; La Patagonia rebelde eta Locos por la bandera-k, besteak beste.

Gora Vasco! aipatu bi anaia euskalargentinarrek zuzendu eta ekitzitako dokumentala da. Bizia Argentinan igaro zuen Guillermo Larreguiren --edo 'El Vasco de la Carretilla' gisa ezagungoa zen irusinsemearen-- istorioa kontatzen du. Duela hirurogeita hamar urte baino gehiago, Larreguik Santa Cruz probintziako Comandante Luis Piedra Buena-n hasi zuen bere garaian oihartzun handia lortu zuen ekitaldia: rga bat bultzatuz Buenos Airesera iritsi zen oinez, gisa honetan burutu zituen bere lau bidaietako lehena eginez.

Filmaren emanaldi berri honen karietara, Cesar 'Toti' Arizmendik adieraz du harro dagoela izenburu hau hautatu izanaz Santa Cruz protagonista edo partaide daukaten zine lanen zijlo berri honen estreinaldirako.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia