euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Google-i euskarari buruzko doodle-a egiteko kanpaina abiatu du Eusko Ikaskuntzak

2012/11/02

Eusko Ikaskuntzak diseinatu duen "doodle"-aren irudi bat
Eusko Ikaskuntzak diseinatu duen "doodle"-aren irudi bat

PUBLIZITATEA

Euskararen Egunaren ospakizunetara begira, Eusko Ikaskuntzak euskararen aldeko internet kanpainia berezia jarri du abian. Oraingoan euskal kultura eta zientzia elkarteak Google bilatzailea ipini du jomugan eta sinadurak biltzen ari da interneteko atari erraldoiari euskarari buruzko "doodle" bat egiteko eskatuz. Kanpainan izena ematen dutenen artean HABEren 2013ko agendak eta egutegiak zozketatuko dira.

Donostia-San Sebastián. Egun berezietan gai jakinei buruzko marrazkiak (doodle-ak) jartzen ditu Google internet atari erraldoiak eta Eusko Ikaskuntza elkarteak Euskararen Nazioarteko Egunean (abenduaren 3an) 'euskal doodle' jartzeko eskatuz sinadira-bilketa jarri du abian sarean.

Eusko Ikaskuntzak 1949an sortu zuen Euskararen Nazioarteko Eguna eta ospakizunak arrakasta handia izan du, batez ere Diasporako euskaldunen artean.

Kanpainan parte hartzea oso erraza da: jo hona eta sinatu eskakizuna. Urriaren 30ean hasi zen kanpaina eta abenduaren 1a bitartean jasoko ditu sinadurak Euskal Ikaskuntzak. Ondoren, abenduaren 2an Google-i helaraziko dizkio sinadurak eta eskakizuna.

Kanpainan izena ematen dutenen artean HABEren 2013ko agendak eta egutegiak zozketatuko dira. Irabazleen izenak abenduaren 3a jakitera emango dira, Euskararen Nazioarteko Eguneko beste ekimenen artean. 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia