euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Datorren igandean egingo dute Idahoko Gooding-eko euskaldunek euren urteroko euskal festa eta piknika

2011/07/14

Dan Ansotegui eta Josie Bilbao txistulari idahotarrak Gooding-eko Euskal Etxearen ekitaldi batean
Dan Ansotegui eta Josie Bilbao txistulari idahotarrak Gooding-eko Euskal Etxearen ekitaldi batean

PUBLIZITATEA

Aurrera darrai Estatu Batuetan udako euskal festa eta jaien egitarauak eta uztail honetako Elkoko (Nevada) Euskal Elkartearen eta Chinoko (Kalifornia) Southern California Eskualdun Klubaren urteroko hitzordu nagusien ondotik, Gooding-eko (Idaho) euskal elkartearenari heldu zaio txanda. Datorren igandean, uztailaren 17an, Gooding-eko euskaldunek herriko euskal jaia ospatuko dute Konderriko azoka-lekuan. Musika, emanaldiak, janaria, dantzak, txingak eta harri-jasotze txapelketak izango dira, festa giro bizia lagun, bertaratu nahi duen ororentzat.

Gooding, AEB. Uztaileko hirugarren astean Gooding euskal elkarteak urteroko piknik-a ospatzen oi du hiriaren izen bereko konderriko azoka-lekuan. Urtero bezala, aurten ere hainbat aktibitatez gozatzeko aukera izango da, umeentzako zein nagusientzako. Proposamenen artean, arkume erre jatea (arkume barbakoa), meza, euskal dantza tradizionala, harri-jasotze erakustaldia, txinga-eroate txapelketa, soka-tira, Europatik etorri berria den Boiseko Oinkari dantza-taldearen emanaldia edo umeentzako jokoak.

Gooding-eko euskal elkartea --ingelesez Goodin Basque Association-- euskal kultura babestu eta bultzatzeko sortu zen 1982an, berez aspalditik euskal tradiziokoa den inguru honetan.

2002an, elkarteak bere ekitaldiak egiteko eta aldi berean, besterentzat errentatuz diru-iturri izan zitekeen eraikin propioa eraiki zuen, Euskal Kulturaren Zentroa izena emanez, barnean hall-a, sukalde industriala eta taberna aldea dituelarik, autoak uzteko leku zabalarekin. Klubak hilabetero, hileko lehen ostiraletan euskal estiloko afaria antolatzen du hor, eta bestela ere herriko hainbat ekitaldi publiko zein pribaturentzat dago zabalik.

Hilabeteroko afaria punlikoari zabaldua da eta urte osoan zehar egiten da, uztailean izan ezik, arratsaldeko 6-8 pm arteko ordutegian, jaki gisa arkume edota txerrikia zerbitzatuz, edo oilaskoa, arraina zein txahala euskal arrozarekin, zopa, entsalada, barazkiak, ogia eta postrearekin batera. 

-Informazio gehiagorako ikus elkartearen Facebook orria, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia