euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gooding-eko Euskal Etxeak omenaldia eskaini die 80 urteko bazkideei bere 'Lehenengo barikua' famatuaren baitan

2023/06/19

Aurten 80 bete dituzten edo beteko dituzten euskaldunen mahaia ekainaren 2an Goodingen egin zitzaien omenaldian
Aurten 80 bete dituzten edo beteko dituzten euskaldunen mahaia ekainaren 2an Goodingen egin zitzaien omenaldian

PUBLIZITATEA

Gooding, Idaho, AEB. Gooding-eko Euskal Etxeak urtebetetze festa eta omenaldi berezia eskaini die euskal komunitatean aurten 80 urte bete dituzten eta beteko dituzten lagunei. Guztiak Euskal Herrian, Bizkaian, jaio eta Estatu Batu mendebaldera emigratu eta hemen bizitza aurrera ateratako euskaldunak dira. Esker onez eta gustura oso batu ziren ekainaren 2an Gooding Basque Association euskal etxearen egoitzara, elkarte honek hilabetean behin antolatu ohi duen 'Lehenengo bariku' edo 'First Thursday'ko ekaineko saioarekin batera egindago ekitaldira, Euskal Etxetik Asun Bedialaunetak baietsi dugunez.

 Hauek dira omenaldia jasotako euskaldunak, izena eta jaioterria adierazita:

- Maria Jesus Iturriaga, Ereñokoa
​- Eduardo Careaga, Ereñokoa
- Miguel Ayarza, Larrabetzukoa
- Gabriel Goitiandia, Aulestikoa
- Jose Luzar, Aulestikoa
- Jose Eguren, Bolibarkoa
- Idarraga, Ispasterkoa
- Jesus Careaga, Aulestikoa
- Iñaki Sabala, Ispasterkoa


Gooding-eko Euskal Etxearen Omenaldia jasotakoetako batzuk talde-argazkian


Omenduak Euskal Etxearen areto nagusian sartu aurretik


Euskal Etxeko sukaldari bolondresek prestatutako janaria aukerra ederra da Goodingen


Gooding-eko hainbat herritarren estimua daukan ekintza da 'Lehenengo barikua' izenekoa

Esan bezala, ekitaldia Gooding-eko Euskal Etxeak hilero antolatzen duen afari bereziarekin bat gauzatu zen. EEak hileko lehenengo bariku edo ostiralero, euskal estiloko afari bat prestatzen du bere egoitzan bazkideei eta kaleko jendeei ere irekia. Izan ere, herritar ez-euskaldunen aldetik oihartzun ederra lortzen duen proposamena da, etxean egindako platerak, natural, osasuntsu eta zaporetsuak, eta oso prezio onean. Hau izan da azken aldi honetako menua: garbantzo zopa, entsalada, arroza, bildots txuletak, Oilaskoa piper gorriekin, bildots erregosia, etxean egindako ogia, arrozesnea, flana eta beste pastel ugari. Ateratzen den diruarekin euskal elkarteari laguntzen zaio.

Urtebetetze on eta zorionak 80 urte betetakoei! Eta zorionak Gooding-eko EEa aurrera ateratzen duzuenoi! Mila esker!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia