euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gooding-eko Euskal Etxea Idahoko 'Kapitolio' bilakatuko da martxoaren 17an, Brad Little gobernadoreak hala erabakita

2023/03/09

Idahoko gobernadore Brad Little, eta atzean Gooding-eko Euskal Etxea. Bertan bilduko inguruko herritarrekin, euren iritziak biltzearren
Idahoko gobernadore Brad Little, eta atzean Gooding-eko Euskal Etxea. Bertan bilduko inguruko herritarrekin, euren iritziak biltzearren

PUBLIZITATEA

Gooding, Idaho, AEB. Gooding-eko Euskal Etxearen egoitza Idahoko 'Kapitolioa' edo gobernadorearen egoitza bilakatuko da datorren asteko ostiralean, martxoaren 17an, Brad Little gobernadoreak hala erabakita. Izan ere, egun horretan gobernadorearen bulegoak antolatzen duen Capital for a Day (egun batez hiriburu) ekimenaren baitan, gobernadorea eta bere kabinetea Gooding-eta aldatuko dira eta bertan, Euskal Etxearen egoitzan, errezibituko dituzte herritarrak, euren kezkak entzun eta galderei erantzunez, goizeko 10etatik arratsaldeko hirurak arte.

Gobernadoreak eta bere kabinete eta bulegoko goi-karguek Gooding-eko euskal egoitza dotore eta zabala —lorategi berdeduna eta Gernikako Arbolaren kimu bat bertan hazten— hartuko dute egun horretan koartel nagusi eta harreragunetzat, hiriko Euskadi Lane 285 helbidean. Hona bere kokaleku zehatza Google Maps-en:

"Capital for a Day aukera bikaina da niretzat eta nire administrazioarentzat Idahoko biztanleei beren komunitatearen beharrei buruz entzuteko. Ohore bat da tradizio hau  Gooding-eko jende onarekin partekatzea, eta eurekin ikastea nola zerbitzatu ditzakegun hobeto", adierazi du Brad Little-k bere webgune ofizialean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia