New York, AEB. Deia elkarrekin egin dute New Yorkeko Eusko Etxeak eta egoitza Sagar Handian duen Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak, gonbitea luzatuz inguruan bizi diren euskaldunei datorren asteko ostiralean, azaroaren 30ean, iluntzeko 7:30etan Eusko Etxera bildu eta elkar ezagutzeko edo elkar berriz ere ikusi eta agurtzeko, aspaldian elkarrekin topatu gabeei ere horretarako aukera eskainiz. Horren lagungarri, pintxo batzuk eta edariren bat ere zerbitzatuko dira, eta ondotik Eusko Etxeko kantina ere zabalduko da.
Gonbitea joan den maiatzetik Ander Caballeroren txanda hartuz Euskadiren Estatu Batuetako ordezkari den Jorge Fernandezek egin du, eta parte hartzeko baieztapen-email bat bidatzea eskatzen da, usa@euskadi.eus helbidera, azaroaren 28aren aurretik.
New Yorkeko Eusko Etxea 307 Eckford St, Brooklyn, NY 11222 helbidean dago.