euskal diaspora eta kultura
2012/04/23
PUBLIZITATEA
La Plata, Argentina. Elkartetik beretik helarazi diguten oharrak dioenez, "Goierri" Euskal Talde Gastronomikoa joan den ostegunean, apirilaren 19an, sortu zen La Plata hiriko Lazkao euskal jatetxean (44. kaleko 462 zenbakian), fundazio helburutzat aitortzen duela "euskal gastronomia eta kultura sustatzea, berau maite duten zale, sukaldari edota dastazaile xumeen arteko lokarri eta zubigile".
Oharrak zehazten du elkartearen izena Gipuzkoako Goierri eskualdetik hartu duela, "Euskal Herriaren erdian dagoen izen horretako eskualdetik". Osteguneko elkarretaratzean, bildutakoek lehenengo Zuzendaritza Batzordea ere hautatu zuten, honakoak zuzendari:
-Lehendakari: Cesar Arrondo
-Lehendakariorde: Jose Santiago Boccardo
-Idazkari: Carolina Echeverria
-Diruzain: Pedro Mauregui Larranda
-Bazordekide titular: Vilma Sanz y Juan Carlos Beraza
-Batzordekide ordezko: Javier Ibaldo eta Pablo Ariel Guarnera
Batzorde Kontu Ikuskatzailea
-Titularrak: Carlos Martinez, Eugenia Hourcouripé eta Ana Haramboure
-Ordezkoa: Elisa Errazquin
Elkartetik adierazi dute, azkenik, modu profesional, amateur edota dastatzaile arrunt gisa euskal gastronomiazale den oro hurbil eta bazkide daitekeela elkartera, horretarako aski izanik honako emailetako batera idaztea: cesar2011@gmail.com, odraccob@yahoo.com.ar edo maureguilarranda@gmail.com.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus