euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gogotsu ari da Kolonbiako 7. Euskal Astea; gaur Medem-en zinea eta Urdiain tenorearen kontzertua

2010/09/09

Julian Celaya, Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendaria (erdian) eta beste ordezkari batzuk Euskal Etxeko Athletic taldeko kideekin. Inaugurazioan futbol partida jokatu zuen taldeak (argazkiak EJ)
Julian Celaya, Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendaria (erdian) eta beste ordezkari batzuk Euskal Etxeko Athletic taldeko kideekin. Inaugurazioan futbol partida jokatu zuen taldeak (argazkiak EJ)

PUBLIZITATEA

Aurrera doa Kolonbiako Euskal Astea, ekitaldiz jantziriko egitaraua betez. Joan den igandean hasi zen jaia Bogotan, Gernika parkean egin zen inaugurazioarekin. Bertan izan zen Julian Celaya, Eusko Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendaria. Kolonbian izango den egunotan, Celaya Medellin-go Euskal Etxeko kideekin eta Gaztemundu programako kolonbiar gazteekin ere bilduko da. Medem-en zinea eta Urdiain tenorearen kontzertua iragarri ditu gaurko Kolonbiako Euskal Asteak.

Bogota, Kolonbia. Kolonbiako Euskal Astea erdibidean da jada, igandean hasi zenez geroztik, euskal kultura kolonbiarrei hurbiltzeko hainbat ekitaldi eskainiz. Jardun egitarau mardul horren barruan gaur euskal zinema saioa egingo dute Unibertsitate Nazionalean (Julio Medemen 'Euskal Pilota', 'Lucía y el sexo' eta 'Caótica Ana' ikusgai) eta Jose Antonio Urdiain tenoreak kontzertua eskainiko du Bogotako Arte Ederretako Antzokian. 

Ekitaldietan parte hartuz Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bat Bogotan da egunotan, Julian Celaya Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendaria buru delarik. Ordezkaritza horren parte da ere Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkatea. Izan ere, Euskal Astearen inaugurazioa herri horren izena duen lekuan egin dute: Bogotako Gernika parkean.

Kolonbia Euskal Astea Celaya 2010

[Ezkerretik eskubira Julian Celaya, Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendaria; Jose Maríi Gorroño, Gernikako alkatea; eta Iñaki Martíiez, Euskadiko ordezkaria Kolonbian Gernika Parkearen kartelaren aurrean]

Inaugurazio koloretsua

2010eko Euskal Astearen inaugurazioa igandean egin zen eta bertan izan ziren Bogotako hainbat agintari eta Euskadiko ordezkaritza, euskal etxeko kide eta lagunekin batera. Francisco Abrisketa, Kolonbiako Euskal Etxeko presidentea, eta Iñaki Martinez, Euskadiko ordezkaria Kolonbian, izan ziren bertako buruzagitzan.

Kolonbia Euskal Astea Sinadura 2010

[Gernika Parkeko inaugurazio ekitaldiko une bat]

Kolonbia Euskal Astea Inaugurazioa 2010

[Agintari eta ordezkariak komunikabideentzako argazkia ateratzen inaugurazio ekitaldian]

Jaialdia koloretsua eta bizia izan zen: dantza, musika eta gastronomia ekitaldiak, Munduko Umeak abesbatzaren kontzertua eta Euskal Etxeko Gazteen Athletic de Bilbao futbol taldearen partida bat egin zituzten, besteak beste.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia