Vitoria-Gasteiz. Askotan ez dirudi, baina denbora beti doa aurrera, batzuetan nahi baino arinago eta bai, Eusko Jaurlaritzaren Euskal Etxe eta federazioetarako 2021eko dirulaguntza deialdiari dagokionez, iritsi dira eskabide eta paperak aurkezteko azkeneko egunak. Gogoratu aurten eskaerak digitalki aurkeztu behar direla. Horretarako, Euskal Etxe eta federazioek BAK ziurtagiria eskuratua behar dute izan (xehetasun gehiago hemen).
Dirulaguntza deialdian parte hartzekotan bazabiltza bederen, ez pasatzen utzi eta gogoratu irailaren 17a dela eskabidea aurkezteko azken epea.
-Hona deialdiari buruzko jakingarri guztiak Lehendakaritzako orrialdean
-Hona deialdia elebidunean (euskara eta gaztelania)
-Deialdia euskaraz, deialdia gaztelaniaz