euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gogoratu 2014ko Gaztemunduk euskal dantza izango duela ardatz eta izena emateko azken eguna abuztuaren 12a duela

2024/07/25

15 leku dauzka 2024ko Gaztemunduk, irailaren 15etik 29ra egingo da, doan, euskal etxeetako 18-35 bitarteko dantzariak partaide
15 leku dauzka 2024ko Gaztemunduk, irailaren 15etik 29ra egingo da, doan, euskal etxeetako 18-35 bitarteko dantzariak partaide

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Duela bi aste zabaldu zuen 2024ko Gaztemunduk bertan parte hartzeko izenak emateko epea eta, beraz, joana da dagoeneko denbora puska eder bat parte hartu nahi dutenek izena eman dezaten. Ez ahaztu, eskaerak aurkezteko azkeneko eguna abuztuaren 12a dela. Jakina denez, munduko Euskal Etxeetako gazteentzako programa honen 2024ko edizioa irailaren 15etik 29ra egingo da Euskadin, kasu honetan euskal dantza tradizionalak hizpide eta ikasgai.

Gaztemundu aukera paregabea da euskal etxeetako dantzarientzat: egonaldia doan Euskadin, formakuntza jasoz dantza adituen eskutik, ez utzi alde egiten, abuztuaren 12a azken eguna

Parte hartu nahi dutenek 35 urte eduki ahal izango dituzte gehienez 2024ko urtarrilaren 1ean, Euskal Etxe bateko kide beharko dute izan eta.aurkeztu beharreko dokumentuen artean Youtuberako lotura bat beharko dute helarazi, 3 eta 5 minutu arteko bideo bat batekin. Bertan euskal dantza tradizionaleko klase bat bilduko dute. Bideoa grabatu ostean, Youtube kanalera igoko da eta "ezkutu" gisa konfiguratuta bidaliko dute esteka,  eskabide elektronikoari erantsita.

Oinarri eta baldintza guztiak xehetasunez azalduak hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia