euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Global Training: epea zabalik uztailaren 19ra arte Euskadiko gazteek praktika ordainduak egin ditzaten atzerrian

2024/06/18

Global Training-en aurreko edizio bateko gazte partaideen elkarretaratzea
Global Training-en aurreko edizio bateko gazte partaideen elkarretaratzea

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. Global Training programa, Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak (SPRI), Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren menpeko denak urtero deitzen duen beka programa da, 2012an sortu zenetik hona Euskak Autonomia Erkidegoko 5.000 gazte baino gehiagori praktika profesional ordainduak atzerrian egiteko aukera eman diena. Programak deitu berria du bere 2024ko edizioa.

Gogora dezagun ekimen honek 1.635 euro/hileko praktika ordainduak sustatzen dituela munduan barrena, eta bere xedeen artean daudela gazteen trebakuntza eta nazioarteko eskarmentua hartzea atzerrian kokatutako enpresa edo erakundeetan; norberaren gaitasun eta trebeziak lantzea nazioarteko testuinguruan eta kultura arteko esparruetan egokitu eta aurkez daitezkeen arazoak gainditzeko; eta ezagutza eta nazioarteko kontaktu sareak eraikitzea, gerora etor daitezkeen lankidetza eta lan-aukeretan lagungarri izan daitezen.

Global Training-ek aukera paregabea eskaintzen du gazteek euren formakuntza biribildu dezaten, nazioarteko enpresa eta erakundeetan praktikak egin eta trebatuz

Bekak barne dauka 40 eta 60 ordu arteko aurretiko formakuntza bat, aipatu praktikak atzerrian 6 eta 12 hilabete artekoak, eta 1.635 euro/hileko ordainketa bat, kanpoan bizitzeak eragin ditzakeen gastuei aurre egiteko. Indarrean daraman denboran 5.000 euskal gaztetik gora eta 60 herrialdetako 500 enpresa baino gehiago izan dira programako partaide. Proposamena, 30 urte azpiko goi-mailako unibertsitate-tituludunei edo goi-mailako lanbide heziketa arloko graduaruei dago zuzendua, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi eta ingelesa menperatzen dutelarik. 

Eskabideak uztailaren 19ra arte aurkez daitezke.

- Argibide guztiak, hemen; edo, telefonoz, 900 929 393 zenbakian



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia