Bartzelona, Katalunia. Euskal musika panoramaren erakuslehio garrantzitsua den Bartzelonako EH Sona jaialdia azaroaren 9tik abenduaren 14ra bitartean gauzatuko da aurten, ekimenaren 21. edizioan. Besteak beste honako taldeak hartuko dute parte: Glaukoma, Smoking Souls, Doctor Deseo, Su ta Gar, Kepa Junkera, Willis Drummond, Zizel, Aneguria eta Liher eta kontzertuokin batera AlterEHsonako ekitaldi paraleloak, haurrentzako ikuskizunak eta bestelako tailerrak ere egingo dira, hiriko Euskal Etxea antolatzaile.
Jarri dezagun herri hau dantzan!
Antolatzaileen esanetan, Glaukomaren abestiko aurreko esaldia "gure egiten dugu gure helburua kultura bizirik mantentzea dela argi uzteko! EH Sona jaialdiaren 21. edizioa abian da kontzertu, tailer eta haurrei zuzendutako ekitaldi anitzekin! Aurten, gainera, inork galdu nahiko ez duen kontzertu euskaldun-katalana izango dugu. Euskal Herritik kanpo euskal musikaren inguruan egiten den jaialdirik garrantzitsuena da EH Sona. Centre Cultural Euskal Etxeak antolatua, 20 edizioen muga gurutzatzen dugu musika euskaldunaren eta katalanaren arteko konplizitatea indartzeko asmoarekin. Hasiko gara dantzan?"
-Hona jaialdiaren webgunea: http://www.ehsona.cat
-Programa osoa euskaraz eta katalanez, hemen