euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gizataldeen Festa eta San Sebastian Jaia: musika, dantza eta zapore ederrak Necochean, urte hasieratik

2012/02/20

Euzko Etxea-ko danborrariak Necocheako Gizataldeen Jaian (argazkia EE)
Euzko Etxea-ko danborrariak Necocheako Gizataldeen Jaian (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Ohitura onek ez dute oporrik hartzen; ezta festek eta festazaleek ere. Argentinako ia euskal etxe guztietan udako atsedenaldiarekin ari ziren bitartean, Necocheako Euzko Etxea-ko lagunak murgilduta zeuden erabat bi ospakizunen antolaketan: bata, 2012ko Gizataldeen Festa, urtarrilaren 20tik 22ra burututakoa; bestea, urtarrilaren 27 eta 28an gauzatutako San Sebastian Jaia. Biak oso arrakastatsuak gertatu dira eta necocheatarrak ez ezik, hitzorduek leku askotako turistak eta gainerako euskal etxeetako lagun ugari ere bildu dituzte.

Necochea, Argentina. Aurtengo egitarauari jarraituz, euskaldunen presentzia bermatu zuten Necocheako Euzko Etxeako lagunek bertako Gizataldeen topaketan. Hiru egunez luzatu zen ekimenean, eta beste herrialde askotako taldeekin batera, Euskal Herriko ordezkariek euren standa ezarri zuten Miguel Lillo parkean eta jendeari oso erakargarriak gertatu zitzaizkion hainbat euskal mokadu eskaini zizkieten bertaratutakoei, tartean, txistorra, pintxoak eta solomoa.

Necocheako danborrada 2012 01

[Euskal etxeko emakume eta gizonak, neska eta mutilek lan egin dute Gizataldeen Festako eusko txokoan (argazkiak EE)]

Festaren baitan eta sukaldaritzaz aparte, Euskal Herriko kultur adierazpen gehiago erakutsi zizkieten Euzko Etxea-ko lagunek bildutako bisitari eta turistei. Erakustaldiko agertoki nagusian danborradako danborren hotsak entzun ahal izan ziren euskal etxeko jotzaileen eskutik. Horretaz gain, Gazte Alai dantza taldeak bere koreografiak ere aurkeztu zituzten bildutako jendeen aurrean.

San Sebastian Jaia

Kanpoko Kolektibitateen topaketaren data dela eta, astebete atzeratu behar izan zuten euskaldunek San Sebastian jaia baina horrek ez zuen festaren izpiritua aldatu. Urtarrilaren 27an erromeria ospatu zen euskal etxeko balio anitzeko aretoan eta biharamunean, hau da larunbatean, 28an, berrehun bat lagunentzako afaria.

Necocheako danborrada 2012 02

[Berrehun bat lagunentzako paella prestatu zuten etxekoek. Afarian, euskal etxeko arduradunek erakundeko alkatea izendatu zuten Sara Zubillaga Esnaola. Euzko Etxea-ko lehendakaria den Felipe Muguerzak hitz batzuk zuzendu zizkion bildutako jendeari (argazkiak EE)]

Necocheako danborrada 2012 03

[Euskal etxeko agintariei eskainitako aurreskua (argazkia EE)]

Gonbidatu guztiek, Necocheakoek eta baita ere Mar del Plata, Bahia Blanca, Laprida, Buenos Aires, Balcarce, Chascomus, La Plata, Maipu, Cañuelas, Lomas de Zamora, Rosario, Tandil, Trenque Lauquen eta Villa Mariako euskal etxeetatik agertutakoek, gozatu ahal izan zuten paellaz eta danborradaz. Necocheatik hurbil eta hain hurbil ez zeuden europar batzuek ere hartu zuten parte jaian, euskaldun talde batek eta turista italiar talde batek ere, hain zuzen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia