Cañuelas, Argentina. Buenos Aires probintziako Cañuelas hiriko euskal argentinarrek ekainaren 9an egin zuten bat Gure Esku Dago dinamikak deitutako Giza Katearekin. Euskal Etxeko lehendakari Veronica Zulaicak azaldu dio EuskalKultura.com-i kontzientziazio handia egon dela Euskal Etxean Euskal Herrian gertatzen ari denari buruz. “Ostiraleko tailerretan Etxeko txikiei azaldu genien Giza Katea zer zen eta horren inguruko ekintzetan lan egin zuten. Eta Katea egiteko momentuan Euskal Etxean zeuden muslariei ere azaldu genien, inor kanpoan gera ez zedin”, adierazi du, emaitzekin gustura.