euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Giro izugarria Bordeleko Musikaren Bestan; euskal kantuak Afrikako perkusioarekin uztartuta jo zituzten

2013/07/23

Gazte asko bildu ziren Bordeleko Euskal Etxearen Musikaren Bestara, gaugiroaz gozatzera (argazkia BordeleEE)
Gazte asko bildu ziren Bordeleko Euskal Etxearen Musikaren Bestara, gaugiroaz gozatzera (argazkia BordeleEE)

PUBLIZITATEA

Aurten ere Bordeleko Euskal Etxeak Place des Basques-en egin zuen Musikaren Festa jaia eta giro bikaina izan zen bertan, aurrekoetan bezala. Elkarteko koruek euskal musika jarri zuten eta Iparraldeko Mizpirarrak taldeak eta Alain Selvaren bandak goizaldera arte luzatu zuen dantzaldia. Azken orduan musika entzun eta euskal etxera inguratu ziren musikari batzuk ere bildu ziren festara: Bretainiako hiru neska musikari eta Afrikako djembe perkusioa jotzen zuen lagun bat. "Zinez entzutekoak ziren euskal kantuak djembea lagun!", esan dio EuskalKultura.com-i Euskal Etxeko presidente David Mugicak.

Bordele, Frantzia. Urteko legez Musikaren Nazioarteko Eguna Fete de la Musique izeneko jaiarekin ospatu zuen Bordeleko Euskal Etxeak, eta lagun asko bildu ziren bertara, iragarrita zegoen euri erauntsiari beldurrik gabe. "Azken momentua arte euri egingo zuela beldur izan ginen", azaldu du elkarteko presidente David Mugicak. "Jende asko izan zen, ohi bezala gehienak bazkideak ez direlarik, eta ez euskaldun ere bai".

Euskal etxeko koruek, Bestalariak eta Etxekoak taldeek, kantaldiak eskaini zituzten eta Alain Selva bazkideak sortu duen taldeak ere jo zuen. Ondoren, dantzaldia egin zen Iparraldetik etorritako Mizpirarrak taldearekin. "Bi musikarik osatzen dute taldea (bateria eta akordeoia, biak kantari) eta izigarriko giroa eman zuen dantzaldian, Place des Basques hortan: euskal dantzak, baita beste batzuk ere bai, goizeko 1:30 arte", agertu du Mugicak.

Bordele Musikaren Besta 2013 Etxekoak

[Etxekoak abesbatzaren emanaldia Place des Basques enparantzan (argazkia BordeleEE)]

Bordele Musikaren Besta 2013

[Gauean giro ederra izan zen kontzertuetan (argazkia BordeleEE)]

Kanpoan dantzaldia zelarik, Euskal Etxearen barruan elkarteko kide Alain Selvaren taldeak ere jarraitu zuen bazterrak alaitzen. Gainera, azken orduan ezusteko gonbidatuak bildu ziren jaira: "Euskal Etxetik nahigabetarik paseatuz, Bretainiako hiru neska musikari eta djembe jole bat etorri ziren. Zinez ikusteko/entzutekoak ziren euskal kantuak djembe-a lagun!".

Jaiak goizaldera arte iraun zuen eta Mugicakaren esanetan, "denak loriaturik" amaitu zuten, hala antolatzaileak nola parte-hartzaileak.

Bordele Musikaren Besta 2013 2

[Euskal etxe barruan giro ederra jarri zuen ere Alain Selva bazkidearen taldeak (argazkia BordeleEE)]

Elkarteari buruzko informazio gehiago, Bordeleko Euskal Etxearen webgunean.





« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia