euskal diaspora eta kultura
2010/05/27
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Arratsaldeko zazpietan hasi ziren Iparraldeko Euskal etxearen 115. urteurrenaren ospakizunak. Ordu horretan eta Nuestra Señora de la Rabida Parrokian eskertza meza egin zen. Ondoren, ehun urtetik gora dituen erakunde honen kide eta lagunak euskal etxeko egoitzara abiatu ziren afariari ekiteko. Euskal komunitateko ordezkari mordo bat lagun antolatu zituen Iparraldeko etxeko kideak ekitaldiak, tartean Eusketxeko Maria Elena Etcheverry de Irujo Ollo, Juan de Garay Fundazioko Jorge Beramendi, Euskal Echea Elkarteko Juan Etchegoin, Frantziako gerlari ohien elkarteko presidente ohia Miguel Iriart, Vital Sourrrielle eta Jean Garat erakundeko sortzaileen bilobak Manuel Ayllón eta Otaño, batzuk aipatzearren.
[Iparraldeko Euskal Etxeko Kultur Azpibatzordeko kideak lagunez inguratuta]
Afaria bukatuta, Euskal Etxeko lehendakari Ernesto Cornejo Saraviak urtemugari buruzko hitz batzuk zuzendu zizkion bildutako jendeari, eta jaiarekin jarraitzeko, Michel Iriartek, elkarteko lehendakari ohi eta etxeko alma mater-a denak, Boga Boga abestia kantatu zuen. Behin abesten hasita, gonbidatu guztiek bat egin zuten Iriartekin euskal kantak interpretatzeko.
[Publikoa Boga Boga kantatzen, Michel Iriart zuzendari]
“Lehen euskal etxeko jatetxeko areto nagusian egiten genuen urteurreneko afaria baina aurten lekuz aldatzea erabaki genuen”, adierazi du Norma Ríosek. “Asmoa etxekoen arteko afaria egitea zen, giro erabat euskalduenan, eta pentsatzen dut lortu dugula”, azaldu du Kultur Azpibatzordeko kideak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus