euskal diaspora eta kultura
2012/02/10
PUBLIZITATEA
Gooding, AEB. Iragan otsailaren 3an Gooding-eko Euskal Etxean lagun talde polita bildu zen, elkartearen hileroko afaria egin eta Santa Ageda eguna ospatzeko. Bertan izan ziren, besteak beste, Asun Bedialauneta, euskara irakasle ohia; Steve Mendibe, Boiseko euskara ikaslea; Itxaso Cayero, Boiseko Ikastolako irakaslea eta Izaskun Kortazar, NABOko Euskara koordinatzailea.
Afalostean Santa Agedaren istorioa eta tradizioa azaldu zieten bertako bazkideei, eta mikrofonoak eskuan hartuta kantaldia zuzendu eta animatu zuten. Elkarteko kideek ere gogotsu egin zuten bat kantuarekin, nork eskuan bere makila hartuta, tradizioak agintzen duen legez.
Boiseko Lekuonan kantaldia
Astelehenean, otsailaren 6an, Boisen euskara ikasleek beste kantaldi bat egin zuten. Hiriko hiru euskara ikasle taldeak Lekuona tabernan elkartu ziren, aurreko asteetan klasean ikasitako koplak abesteko gertu.
"Lekuona jatetxeko Jose Marik txorizoa, gazta eta urdaiazpiko pintxoak eskaini zizkigun. Eskerrik asko Artiach familia", azaldu dio EuskalKultura.com-i Izaskun Kortazarrek. "Lekuonan zeuden bezeroek interesez galdetu ziguten kantaren historiaz eta esanahiaz eta gehiago kantatzeko eskatu ziguten".
[Irudiaren ezkerrean, Itxaso Cayero Boiseko Lekuona tabernan egin zen kantaldian (argazkia NABO)]
[Boiseko euskara ikasleak gogotsu aritu ziren gelan ikasitako koplak kantatzen (argazkia NABO)]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus