euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Giro bikainarekin ospatu zen New Yorkeko Euzko Etxean 2013ko Mendeurrenerako Hastapen Gala

2012/10/08

Euzko Etxea elkarteko bazkide batzuk, Aitzol Azurtza eta Jose Antonio Alcayaga bi muturretan, Fundraising Galako giroaz gozatzen (argazkia Iñaki Bakedano)
Euzko Etxea elkarteko bazkide batzuk, Aitzol Azurtza eta Jose Antonio Alcayaga bi muturretan, Fundraising Galako giroaz gozatzen (argazkia Iñaki Bakedano)

PUBLIZITATEA

New Yorkeko Euzko Etxeak Mende bat beteko du datorren urtean eta buru-belarri dabiltza bazkideak 2013an zehar egingo diren ekitaldiak antolatzen. New Yorkeko elkartea AEBetako euskal etxe aitzindaria da, eta urte luzez Euskal Herritik herrialde honetara etorri ziren euskaldunentzat lehen harrera-leku eta laguntza-gunea izan zen. Mendeurrena merezi bezala ospatu nahi dute New Yorkeko euskaldunek eta hasiak dira jada ekitaldien antolakuntzan. Irailaren 22an Fundraising Gala egin zuten, 2013an zehar egingo diren ekitaldiak antolatzen laguntzeko dirua biltzeko, eta urtebeteren buruan egingo den Mendeurreneko Gala bitarteko ekitaldi programaren hasiera markatuz.

New York, AEB. New Yorkeko Euzko Etxeak Mendeurrena ospatuko du 2013an, eta elkartea data horri begira hainbat ekimen hasida prestatzen eta gauzatzen. Horietako bat irailaren 22an egin zen Fundraising Gala izan zen. Brooklyn,-en elkartearen egoitzan egin zen gala afari hau eta bertan bildutako diruak Mendeurreneko ekitaldiak antolatzen laguntzeko erabiliko dira.

Festa gala ibat zanik, bertara bildu ziren kideak dotore jantzita agertu ziren, gau bereziaz gozatzeko prest. Galako afaria eta edaria Iñaki Lete bazkide eta sukaldariak jarri zuen. Afalostean zozketaren unea heldu zen eta elkarteko hainbat lagunek oparitutako sariak zozketatu ziren. Inguruko bi euskal jatetxek --Txikito (Manhattan, NY, Eder Montero) eta Casa Vasca (Newark, NJ, Gema Aurre)-- afariak oparitu zituzten. Zozketarekin bildutako dirua ere Mendeurreneko antolakuntzan laguntzeko erabiliko da.

NY Fundraising Gala 2012 (3)

[Ezkerrean Miren Albisu, Euzko Etxea elkarteko presidentea, eta bazkide batzuk Fundrasing Gala afarian (argazkia IBakedano)]

NY Fundraising Gala 2012 (4)

[Gauak aurrera egin ahala dantzarako gogoa erakutsi zuten New Yorkeko euskaldunek (argazkia IBakedano)]

Galaren harira, elkarteko idazkari Maria Kontelek Euzko Etxearen programako datozen ekitaldien berri eman dio EuskalKultura.com-i. Datorren igandean, urriaren 14ean, elkarteko bazkariak bi gonbidatu berezi izango ditu: Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta musikariak, New Yorkera urriko bi lehenengo aste hauetan Etxepare Institutuak antolatutako Basque Cultural Exchange ekimenean parte hartzeko etorriak Euskal Herritik. Kantariek kontzertua eskainiko dute bazkalostean. Urriaren 28tik azaroaren 4a bitartean Koitz Foncillas argazkilari eta kazetariaren erakusketa bat izango da ikusgai Euzko Etxean.

Azaroaren 17an elkarteak Gayaldi jaia ospatuko du eta abenduaren 2an Euskararen Egunaren karira hainbat ekitaldi egingo dira. Abenduaren 22an euskal etxean Santo Tomas jaia egingo da eta Olentzero elkarteko umeak bisitatzera etorriko da. Azkenik, abenduaren azken astean Antonio Castro argazkilariaren erakusketa egongo da ikusgai euskal etxean.

-Euzko Etxearen webgunea: www.newyorkbasqueclub.com



Komentarioak

  • Ekimen sorta oparoa!

    Hasiera ona duenak, iraupen ona izan beza. Ekitaldi eta ekimenak ongi atera dakizkizuela opa dizuet! Eta argazkian ikusi zaitudanez, muxu bat, Aitzol!

    MariJoxe, 2012/10/08 13:01

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia