euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Giro bikaina Ontarioko 67. Urteroko Festan: musika, dantza, argazkiak, genealogia eta enkantea!

2014/02/27

Oso arrakastatsua izan zen "photocall" delakoa; ia 250 argazki atera ziutuzten! (argazkia OntarioEE)
Oso arrakastatsua izan zen "photocall" delakoa; ia 250 argazki atera ziutuzten! (argazkia OntarioEE)

PUBLIZITATEA

Oregoneko Ontario Basque Center elkarteak 67. Urteroko Dinner & Dance festa egin zuen iragan larunbatean. 450 lagun inguru bildu ziren bertara, euskal kulturaz gozatzeko prest. Ohi bezala, Beti Alai taldeak dantza erakustaldia eman zuen eta festako enkantean bildutako dirua Ontarioko ongintza elkarteen artean banatuko du euskal etxeak. Aurtengo jaiak izar oso berezia izan zuen, baina: elkarteak prestatu zuen "photocall"-a: gazte zein heldu, denak animatu ziren bertan argazkiak ateratzera. Elkarteak ia 250 argazki igo ditu bere Facebook orrira.

Ontario, AEB. Ontarioko Euskal Etxearen 67. Urteroko Afaria otsailaren 22an egin zen, hiriko Four Rivers Cultural Center gunean. Ia 450 lagun bildu ziren bertara, jai giroaz eta afari goxoaz gozatzeko prest. Menua, honakoa: bakailaoa piperradarekin, lekak, roast beef, arroza, entsalada, gisatua eta postrea. Elkarteko bazkideak izan ziren sukaldari.

Ontario Basque Club 67th Dinner 1

[Sukaldean jo eta ke aritu ziren Ontario Basque Clubeko bazkide hauek, baina beti irribartsu (argazkia OntarioEE)]

Eguneko unerik ederrenetako bat Beti Alai dantza taldearen emanaldia izan zen, Bradi Fritts eta Sage Stringer zuzendari berri begiradapean. Honako dantzak eskaini zituztean: "Agurra" bikain dantzatu zuten Elena Tipton (18) eta Matea Berriak (17); "Jota", Enrike eta Lisa Corcosteguik; taldeko 20 dantzariek Bizkaia, Lapurdi, Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat dantza. Ezin izan zuen parte hartu Luke Barinaga dantzariak, beste hitzordu bat zuelako: Idahoko Sun Valley-n izan zen, "Monroe Cup" ski txapelketan lehiatzen eta bi domina irabazi zituen. Zorionak Luke!

Ontario Basque Club 67th Dinner 2

[Beti Alaiko dantzariak, onena emateko prest (argazkia OntarioEE)]

Ontario Basque Club 67th Dinner 3

[Emanaldia amaitzeko dantzariek Txulalai dantzatzera gonbidatu zituzten ikusleak. Gaztetxo hauek gogotik saiatu ziren! (argazkia OntarioEE)

Urtero bezala, "Lamb Auction" enkantea egin zuen euskal etxeak, hiriko ongintza elkarteentzako dirua biltzeko. Rosie Gabiolak eman zuen dohaintzan arkumea eta 42 aldiz saldu zen. Beste sari batzuk hauek izan ziren: hamar lagunentzako afari bat Euskal Etxean; afari bat Epi’s Basque Restaurant jatetxean eta 100 dolarreko "diruaren zuhaitz" bat. Bertan bildutako dirua erretirodunen elkarteak eta Treasure Valley Boys and Girls elkarteak jasoko dute, besteak beste. 

Horrez gain elkarteak erakusketa prestatu zuen aurreko edizioetako argazkiekin. Sustraiak ekimenak ere bere tokia izan zuen bertan. Sustraiak euskal genealogia ekimena da eta 13.000 lagunen datubasea osatu du dagoeneko. Dantzaldia ere izan zen, Barry’s Band taldearen musikarekin.

Ontario Basque Club 67th Dinner 4

[Argazki erakusketan aurreko festak gogoratzen (argazkia OntarioEE)]

Festan giro bikaina izan zen, besteak beste antolatzaileek prestatu zuten "photocall"-ak izan zuen arrakastagatik. Erraza eta sinplea izan zen ideia: baserri baten argazkia atzean, mozorroak, 300 kiloko gezurretazko harria eta kamara bat... Gazteak zein helduak, denak animatu ziren mozorrotu eta kamara aurrean plantak egitera!

Ontario Basque Club 67th Dinner 3

[Ontario Basque Club-ek Facebook orrian photocall-eko ia 250 argazki argitaratu ditu! (argazkia OntarioEE)]


« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia