euskal diaspora eta kultura
2013/04/09
PUBLIZITATEA
Lima, Peru. Mercomus 2013 txapelketarekin oso pozik agertu dira bertan parte hartu duten muslariak zein antolatzaileak. Iragan asteazkenean, apirilaren 3an, heldu ziren muslariak Limara, eta Limako euskal etxean harrera egin zieten antolatzaileek. Biharamunean, partehartzaileek Limako leku historiko eta turistikoetara bisita egin zuten eta eguerdian Miraflores Casinoan bazkaldu zuten.
Arratsalde horretan bertan hasi ziren partidak euskal etxean. "Eguneko lehia amaitu genuenean buruan ziren Peruko taldea --Jose Luis Lopez eta Carlos Lombardi-- eta Txilekoa, Jorge eta Lukas Oyarzun", gogoratu dute antolatzaileek. "Gau partean lagun asko bildu ziren euskal etxean egin zen afarira, euskal afaria dastatzera".
[Txile eta Uruguaiko muslariak jokoan (argazkia LimaEE)]
Lehia gogorra
Ostiralean partida gehiago jokatu ziren eta lehia benetan gogorra bilakatu zen, "Peru eta Txileko taldeekin batera, bikain aritu baitzen Argentinako taldea, Rolando Biascok eta Jose Luis Macchik osatua". Gauean partehartzaileek afaria egin zuten Limako "Club de Regatas" delakoan, Peruko eta ekialdeko gastronomia uztartzen zituen menuarekin.
[Peruko eta ekialdeko gastronomiaz gozatzen, ostiraleko afarian (argazkia LimaEE)]
Azken egunean, larunbatean, goiz eta arratsaldez jokatu ziren partidak, baina etena egin zen eguerdian Lurin bailarako Los Ficus etxaldera txangoa egiteko. Han Peruko jaki klasikoekin bazkaria egin zuten partehartzaileek eta, ondoren, egitarauko ikuskizun deigarrienaz gozatzeko prestatu ziren: Peruko zaldi trebatzaileen erakustaldia.
Antolatzaileen esanetan "benetan ikusgarria" izan zen eta, ondoren, hala nahi izan zuten muslariek zaldi gainera igo eta haie ibilkera erraz eta arina probatu ahal izan zuten.
[Txapelketan parte hartu duten muslariak etxaldeko zaldun eta zaldiekin (argazkia LimaEE)]
Sari banaketa
Gauean txapelketaren itxiera ekitaldia egin zen euskal etxean. Limako euskal etxeko presidenteak, Raul Noblecillak, gogora ekarri zuen bere hitzaldian Peruko mus taldea 2010ean, Los Angelesko txapelketa mundialean, bueltatu zela nazioarteko lehiara.
Ondoren euskal etxeetako ordezkariek parte hartu zuten, jarraian sariak banatuzn. Horrez gain, euskal etxeak lauburu formadun pinak --Marta de Orthuzarrek emandakoak-- eta txapelketaren elastikoak banatu zituen partehartzaileen artean.
[Argentinako muslariak, txapeldunordeak, sariak jasotzen (argazkia LimaEE)]
[Hirugarren postua etxean gelditu zen. Irudian, Limako Euskal Etxeko zuzendariak Peruko muslariei saria ematen (argazkia LimaEE)]
Ekitaldian Euskaletxeako abestabatzak "Boga Boga", "Txoria Txori" eta "Agur Jaunak" kantuak abestu zituen, eta ondoren, elkartearen egoitzan egin zen afarian, partehartzaileek ere kantuan jarritu zuten, "Boga Boga", "Maite", "Santurce a Bilbao", "Maitechu", eta beste zenbait kanta herrikoiekin.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus