euskal diaspora eta kultura
2011/07/12
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara sailak Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko I. Poesia Saria jarri abian, Xabier Lete (1944-2010) poeta eta kantari oiartzuarraren omenez. Lehiaketan "nahi duten idazle guztiek har dezakete parte", euskaraz idatzitako lan originalak eta argitaratu gabeak aurkeztuz. Diasporako euskaldunek ere parte hartu ahal izango dute, beti ere euskarazko lanak aurkezten badituzte.
Obrak bidaltzeko epea irailaren 15ean itxiko da. Lanak gai librekoak izango dira eta 800 lerro izan beharko dute gutxienez. Lanetan izenburua eta egilearen ezizena aurkeztu beharko dira. Lanak helbide honetara zuzendu beharko dira: Koldo Mitxelena Kulturunea, Urdaneta Kalea 9, 20006 Donostia; eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propio nahiz itunduetan aurkeztu behar dira.
Xabier Lete bilduma
Sari bakarra egongo da, 10.000 eurokoa, eta horrez gain, irabazleak garaikur bat jasoko du. Sariaren irabazlea 2012ko otsailaren 1ean jakinaraziko da, eta kultur ekitaldi batean emango da. Saritutako obra poesian espezializatutako argitaletxe ospetsu batek argitaratuko du, edizio zaindu batean. Xabier Leteren obra eta oroimenaren garrantzia kontuan izanik, aparteko bilduma bat sortuko da orain deitzen den saria jasotzen duten lanak plazaratzeko.
Oinarriak eta informazio gehiago, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus