euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta lurralde honetako enpresariek misioa antolatu dute Brasilera

2010/07/09

Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza nagusia, Donostian
Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza nagusia, Donostian

PUBLIZITATEA

Gipuzkoako 30 enpresa inguruk parte hartzen duten Brasilerako enpresa misioa ari dira gauzatzen aste honetan bertako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Bazkundeak lankidetzan. Brasilgo ekonomia handituz doan garrantzia ari da hartzen eta hori ezin dakieke oharkabean pasa Gipuzkoako enpresei. Karia horretara, Gipuzkoako Bazkundeak eta Foru Aldundiak errealitate horretara gerturatu ahal izatea ahalbidetu eta erraztu nahi diete lurraldeko enpresei.

Donostia-San Sebastián. Mundu mailako ekonomia egoera dagoen kinka larrian dagoela, Brasil ohikoa ez den dinamismoa ari da erakusten, aurtengo lehen hiruhilekoan BPGaren %9ko hazkundea izan baitu iazko aldi berarekiko, Txinak baino (%11,9) gainditu ez duena. Horri gehitu behar zaio 2016ko Joku Olinpikoak antolatzeko hautatu dutela Brasil, baita Munduko 2014ko futbol txapelketa ere. Bi ekitaldi horiek mundu osoaren arreta erakarriko dute eta, batez ere, enpresari askorena.

Erronka horien aurrean, Brasil prestatzen hasi da dagoeneko: hazkundearen azelerazio planak 7.913 milioi bideratuko ditu datozen bost urtetan, Munduko Futbol Txapelketarako prest jartzeko 8 milioi kilometro karratu baino gehiago eta kasik 200 milioi biztanle dituen lurralde zabal hau. Gobernu Federalak bost inbertsio eremutan finkatuko ditu inbertsioak, bi ekitaldi horien anfitrioi egokia izan dadin: aireportuak, itsas portuak, hiri mugikortasuna, estadioak eta hotelak. Aireportu eta itsas portuen kudeaketa erabat publikoa izango bada ere --pribatizazioak baztertu gabe-- gainerako inbertsioak Estatuaren eta ekimen pribatuaren arteko itunetatik etorriko dira, hori betiere lehiaketara aurkeztu ostean.

Panorama hau testuinguru, Euskal Herritik Brasilera bidaia antolatu duten bi erakunde gipuzkoarrekin batera doazen 30 enpresen artean badira enpresa eraikitzaileak, merkatu horrek duen indarra beren jarduera eremuan aztertzeko. Ordezkaritzan, badira beste enpresa batzuk etorkizuneko ezarpen ekoizkorren oinarriak ezarriko dituztenak herrialdean.

Gipuzkoa Brasilen

Ordezkaritza gipuzkoarrak, Berrikuntza eta Ezagutzaren Sozietateko Ahaldun Jose Ramon Guridi buru dela, Gipuzkoako enpresak Brasilen egiten ari diren inbertsioak arindira ezagutzen bidaian eta baita beren egunerokoan dituzten zailtasun zein aukerak, lehen eskutik ezagutzearren internazionalizazio prozesuan dituzten zailtasunak.

Gero eta gehiago dira herrialde amerikar honetan ezarri diren Gipuzkoako enpresak, batez ere Sao Paolo inguruan. Inbertsioen lehen aldia 90eko hamarkadan burutu zen eta oraintsu inbertsio mugimenduak atzematen dira herrialdean Gipuzkoako enpresa batzuen eskutik.

Aurreikus daitekeen kontsumoaren eta inbertsioaren zabalkundeak aukerak emango dizkie gipuzkoar lurraldeko kontsumo-ondasun nahiz kapital-ondasun sektoreei. Baina negozio aukera nagusiak Brasilen, azpiegitura eta energia sektoreetan daude, hazkuntzaren azelerazio planean bilduta. Brasilek BEIT herrialdeetako (Brasil, Errusia, India eta Txina) garraio azpiegitura zabalena du. Energiaren alorrari dagokionez, energia berriztagarrien eremuan, gobernua energia eolikoaren esparruan eman beharreko urratsak aztertzen ari da, baita bere etorkizuna zehaztuko duen eredu berria ere. Hori da, zalantzarik gabe, interes handiko eremua Gipuzkoako enpresentzat, esperientzia handia baitute sektore horretan.

Gipuzkoako Bazkundeak aholkularia dauka herrialdean duela urte batzutatik, eta bere laguntzaz mota ezberdinetako zerbitzuak ematen dizkie Gipuzkoako enpresei, merkataritza eremuan, inbertsioetan edo zuzenbideko alorrean, esaterako.

Brasilgo erradiografia

Brasilek etorkizunera segurtasunez begiratzeko arrazoiak ditu. Mundu krisia indarrean egon arren, bere ekonomia egoera onean dago eta dibisa, beste garai batzuetan ez bezala, egonkor mantentzen da. Brasilgo ekonomiaren suspertzea pentsatzen zena baino azkarrago gertatzen ari da.

Gaur egun, herrialde hau ez da orain hamar urte bezain ahula, Lularen garaiean lortutako egonkortasun monetario eta finantzieroari esker. Urte batzuk pasa dira dagoeneko atzerriko inbertsioak herrialde honetara jo zuenetik. Hortaz, egonkortasun baldintzak ezin hobeak dira gaur egun. Brasilgo ekonomia erritmo egonkorrean hazten ari da eta ekonomia aurreratuak baina azkarrago. Gainera, baliabide naturaletan aberatsa da eta geroz eta industria arrakastatsuagoa du (baita puntako teknologiagintzan ere), baina atzerriko merkataritzaren beharra dauka. Hori dela eta, pixkanaka irekitzen ari den zeinuak ikusten dira bere ohiko ekonomia babestailean. Oraingoz, gizarte oreka da konpondu ez duen arazoa.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia