euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gipuzkoa eta Lapurdiko sortzaileei zuzenduriko laguntza deialdia egin du Bitamine Faktoriak

2015/01/26

BItamine Faktoriaren webguneko irudia
BItamine Faktoriaren webguneko irudia

PUBLIZITATEA

Bitamine Faktoriak 2015eko sorkuntzarako mugaz gaindiko laguntzen deialdia egin du. Laguntza hau beren jarduera Gipuzkoa eta Lapurdi probintzietan garatzen duten pertsona fisiko edo kolektiboei zuzendua da. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 31n itxiko da.

Donostia-San Sebastian. Deialdi honen bidez, sortzaile banako eta kolektiboen proiektuak nahiz ekoizpen-gune iraunkorren eta kultur eragile independenteen ekimenak babesten ditu Bitamine Faktoriak, horrela lekuko sorkuntza-ehuna sendotzen eta herritarren artean hedapen handiagoa lortzen lagunduz.

Eskaerak aurkezteko epea 2015ko martxoaren 31a arte egongo da irekita eta sortzaile banakoen edota kolektiboen obrak, izaera berritzaileko proiektuak eta libre aukeratutako oinarri eta edukiak dituzten jarduerak ekoizteko izango dira laguntzak. Modalitate hori beren jarduera Gipuzkoa eta Lapurdi probintzietan garatzen duten pertsona fisiko edo kolektiboentzat bideratuta dago.

Proiektuen kalitatea, berrikuntza, konektibitatea edota mugaz gaindiko izaera bezalako faktoreak hartuko dira kontuan lanak hautatzeko garaian eta 20-40 urte bitarteko onuradunei zuzenduta dago.

Informazio guztia hemen

 

 


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia