euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gioja intendenteak San Juango Eusko Etxearen stand-a bisitatu zuen Rawsongo Liburu Azokan

2012/09/24

Juan Carlos Gioja intendente edo alkatea (eskuinean), Rawson-go Liburu Azokan San Juango Eusko Etxeak ipinitako stand-ean, Ofelia Larrea (ezkerrean) eta elkarteko lehendakari Cristina Hornillak (erdian) errezibiturik (argazkiaEE)
Juan Carlos Gioja intendente edo alkatea (eskuinean), Rawson-go Liburu Azokan San Juango Eusko Etxeak ipinitako stand-ean, Ofelia Larrea (ezkerrean) eta elkarteko lehendakari Cristina Hornillak (erdian) errezibiturik (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

Tarteka eguraldia alde egon ez bazen ere arrakastaz bururatu da Rawson-en, Andepeko San Juan probintzia argentinarrean, bertako Liburuaren eta Kultura Herrikoiaren Azokaren laugarren edizioa. Probintzia osoko liburudenda, argitaletxe, unibertsitate, elkarte, erakunde eta liburutegi herrikoiak partaide, San Juango Eusko Etxea ere bertaratu zen stand propioz eta izan ere Juan Carlos Gioja intendentearen bisita ere jaso zuen, euskal elkarteko Ofelia Larrea lehendakaria eta Ofelia Larrea lehendakari ohiak abegikor errezibitu zutela. Bestalde, euskal etxeak EuskalKultura.com eskaintzen dion aukera baliatu nahi du San Juango Diputatu Ganbaraburu Sergio Uñac-ek 'Malvina, su historia, San Juan, sus héroes' liburua oparitu izana elkarteko liburutegiari.

Rawson, San Juan, Argentina. Probintziala izateko bokazioa duen Rawsongo Liburuaren eta Kultura Herrikoiaren laugarren Azoka irail honen 4tik 9ra bitartean egin zen Rawsonen eta iraun zituen bost egunetan San Juango Eusko Etxea eta bertako Pio Baroja Liburutegia euskal ordezkari izan ziren Rawsongo eta San Juan probintziako berrehundik gora stand-en artean, bertako aniztasun eta kultur mugimendu eta dinamiken partaide.

San Juango Eusko Etxetik adierazi digute stand-a bisitatu zuten bisitari nabarmenen artean Rawsongo Juan Carlos Gioja intendente edo alkatea egon zela, eta euskal elkarteko Cristina Hornilla lehendakariak eta elkarteko buruzagi eta langile aktibo eta lehendakari ohi den Ofelia Larreak errezibitu zutela.

"Erakustaldiak oraun dituen bost egunetan, gure Liburutegiaren stand-a euskal abizenen jatorriari buruzko hainbat kezken biltzaile izan zen eta hala interesatu zirenei euskal deituren, euskal kulturaren eta euskal hizkuntzaren berri eman zitzaien, eta San Juanen bertan euskara ikasteko ditugun aukerak aipatu zitzaizkien ere", laburbildu dute.

Liburutegiarekin lotuta, bertatik adierazi zaigu San Juango Diputatu Ganbarak, ganbaraburu Sergio Uñac medio, doaitza bat egin diola Eusko Etxeari "Malvinas, su historia, San Juan, sus héroes" liburuko ale bat liburutegian izan dezaten. Miguel Montaño eta Analia Rodriguez dira liburuaren egileak.

"Jakitatearen elikagarri eta Aberriaren alde bizitza eman zutenekiko omenaldia izan dadin, liburuki hau Pio Baroja Liburutegiko bildumako parte izango da", esan dute bertatik eta aukera hau baliatu nahi izan dute eskerrak emateko liburuaren egileei eta Diputatu Ganbarako presidente Sergio Uñac-i.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia