euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gimena Ibarra aurkeztu du EEak Pia Mario-Hirigoyenen ordea hartzeko Concordiako Gizataldeetako Erregin gisa

2007/08/20

Gimena de Ibarra da aurtengo euskal erregina
Gimena de Ibarra da aurtengo euskal erregina

PUBLIZITATEA

Concordia hiri argentinarrean, Entre Ríos probintzian, aurkeztua dute jadanik 2007ko Immigrantearen Festa Probintziala, honako edizioan irailaren 2tik 9ra bitartean egingo dena. Aurkezpen ekitaldian Gizatalde edo Kolektibitateen Erregin Probintzialaren hauteskundea ere aurkeztu zuten, parte hartuko duten hogei bat herrialdeen hautagaiak aurkeztuz, horien artean euskalduna, Gimena de Ibarra, irabazten badu erregin koroa iazkoan erregin hautatu zuten Maria Pía Mario-Irigoyenen eskutik hartuko lukeena. Euskal Etxean esperantza dute aurtengoan lekukoa euskaldunak euskaldunari pasatuko dionaz. Euskal Etxeak, bere aldetik, ohiko kultur standa eta arrakastatsu gertatzen den 'bazkari patioa' ere ipiniko ditu, euskaldunen eta Euskal Herriaren erakuslehio gisa.
Gizataldeen Festa Probintzialaren 2007ko edizioa Concordiako Udal Jauregiaren egoitzan aurkeztu zen, bertan honako edizioan irailaren 2tik 9ra bitartean egingo dela iragarri zutelarik. Aurkezpen ekitaldian, Gizataldeen Erreginaren hauteskundearen berri ere eman zen eta kargu hori lortzearren leihatuko diren hogei bat hautagaien aukezpena egin zen.

Guztiak saiatuko dira iazkoan Euskal Herriko ordezkariak eskuratu zuen postua eskuratzen --euskalduna, zerrendan 'Euskal Herria' izena daramala leihatzen da, bakoitzak bere jatorriko herrialdearen izena baitarama golkoan-- eta, beraz, Maria Pía Mario-Irigoyen euskalduna izango da erregin berriari koroa pasatuko diona. Gimena de Ibarra da aurtengo euskal hautagaiaren izena.

Concordiako Euskal Gizataldea --Colectividad Vasca de Concordia-- Euskal Etxeak itxaropen handiak dauzka ipiniak, oro har, aurtengo edizioan. Ohi bezala, kultur standa ipiniko du eta dantzari, kide eta lagunek kudeatuko dute, 'bazkari patioa' edo 'patio de comidas' delakoaren batera. Urtero jende askoren erakarle izan ohi dira biak eta protagonismo polita eskaintzen diote festan Euskal Etxeari. Bertatik buletin honi adierazi diotenez, ekimen guztiek helburu bera daukate, 'geure eskuetan dagoen guztia egitea geure aurrekoen kultura atxiki eta zabaltzeko asmoari eusteko'.


Lotura interesgarriak

'Colectividad Vasca de Concordia', Entre Ríos, Argentina
www.concordia.com.ar/Vascos

Aurten 25 urte betetzen dituen euskal etxea
2007ko ekainaren 6an EuskalKultura.com-en argitara emana

Maria Pía Mario-Hirigoyen, Immigrazioa Erregin Probintziala
2006ko irailaren 11ean EuskalKultura.com-en argitara emana

'Harro nago euskal Erregina izateaz eta euskal kultura ordezkatzeaz'
2006ko irailaren 7an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia