euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

GGren Zentroan, pailazoek haurren irriak hartu zituzten opari 'Kotoiaren Lurra'k eratutako ekitaldian

2008/08/22

Pailazoek Gurutze Gorriaren Haur Elikatu
Pailazoek Gurutze Gorriaren Haur Elikatu

PUBLIZITATEA

Ze helburu edo sari hoberik haur bati irriñoa lortzea baino? Bigarren urtez segidan, Argentina iparraldeko Chaco probintzian, bertako 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxeak Haurraren Eguna haur gabetuen artean ospatzea erabaki du, Juan Bautista Alberdi auzoko Gurutze Gorriaren Komunitate Zentroan Txokolatealdia antolatuz, Anacleta eta Agapito --Marianela Echavarria eta Miguel Lurbe-- pailazoen laguntza bereziaz. Ehunda berogeita hamar bat haur bildu ziren bertara, Arantzazuko Amaren ohorez iragarritako ekimenean.

Resistencia, Argentina. Bigarren urtez segidan, Chaco probintzia argentinarreko Resistencia hiriburuan egoitza duen 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxeak bertako Juan Bautista Alberdi auzoko Gurutze Gorriaren Komunitate Zentrora biltzen diren haur gabetuei eskainitako  'Elkartasun Txokolatealdia' antolatuz ospatu nahi izan du Haurraren Eguna, euskal etxe beretik Fatima Soliz Eceizak adierazten duenez.

chaco haurraren eguna-02 2008

[Kotoiaren Lurra-ko lehendakaria, José C. Echavarria, bertaratutakoei hizketan]

chaco haurraren eguna-03 2008

[Anacleta eta Agapito pailazoek aho zabalik utzi zituzten haurrak]

Txokolate gozo batez, opil, ogitxo eta pastizak lagun eta bustigarri, euskal elkarteak zerbitzatu nahi izan zituen hitzordura bildutako ehunda berrogeita hamar haurrak, Haurraren Egunaen ospakizunaren karietara. Askariko opari berezi Anacleta eta Agapito pailazoak izan ziren --Marianela Echavarria eta Miguel Lurbe--, haurrak tarteka aho zabalik eta irri algarak eraginez utzi zituztenak. Guraso batzuk ere erori ziren euren magiapean, haurrekin batera barre eginez. Joko eta irri artean, pailazoek larunbat arratsalde arrunta zena begi dizkirati alaitsuen bilduma bihurtu zuten, gogoangarria izan baitzen haur eta pailazoen arteko ikuskizuna.

chaco haurraren eguna-04 2008

[Txokolatea prestatu zuten ama eta Zentroko kolaboratzaileak]

chaco haurraren eguna-05 2008

[Txokolatealdian parte hartu zuten haurretako batzuk bertako espainolez 'faktura' izen generikoa hartzen duten opilei gogor ekiten]

chaco haurraren eguna-06 2008

[Pailazoek zabaldutako umore onak bildutako haur guztiak zipriztindu zituen]

chaco haurraren eguna-07 2008

[Irriak eta umore ona errazago ateratzen dira sabela beterik dagoela]

chaco haurraren eguna-08 2008

[Euskal Etxeko kideak Juana Luján Barón, Resistenciako Haur Elikagabeari Laguntzeko Komunitate Zentroko koordinatzailearekin]

Chacoko Euskal Etxeak, elkarteko Komunikazio arduraduna den Fatima Soliz Eceiza medio, esker bereziak eman nahi dizkie joan den larunbatean, abuztuak 16, elkartasun ekimen honetan parte hartutako pertsona eta erakunde guztiei, hauei, esan nahi baita: Kultura Azpi-Idazkaritza, Tekno, 9 de Julio Okindegia, La Buona Pasta, San José Konfiteria eta Carolina Miñori, eta honako familiei: Echavarría Manfrini, Etxepare Canteros, de Dios Altuna Martina, Lataza, Lombardo, Biain, Gaynecotche eta Irigoyen.

Lotura interesgarriak

Chacoko 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxea, Argentina
www.ecomchaco.com.ar/centrovasco

Juana Luján Barón, Chacoko '2003ko Urteko Emakumea' Mujer del año 2003'
'Alimenta diariamente a 160 chicos entre 4 meses y 6 años'



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia