euskal diaspora eta kultura
2011/11/22
PUBLIZITATEA
Corpus Christi, Argentina. Corpus Christiko Eusko Etxea-ko kideek bere gain hartu dute 'Simulacro' taldearen Misiones probintziako bisita. Izan ere, Corpus Christin bertan egingo dute Getxoko taldearen sei lagunek Misiones probintziako azken emanaldia datorren larunbatean, azaroaren 26an.
Iaz Las Flores eta San Pedron 'Los Mareantes' izeneko lana aurkeztu zuten artistek, aurten 'Sustraiak' antzezlana eta 'Emakumeak Euskadiko arte eszenikoetan. XX. Mendea. Antzerkia' hitzaldia eskainiko dute Misioneseko aipatu hiru herrietan. Antzerki lanari dagokionez, Aintza Uriarte egilearen proposamena 45 minutuko saioa da eta XVI-XIX. mendeetan sakonduz, euskaldunen sustraien gaia garatzen du. 'Emakumeak Euskadiko arte eszenikoetan. XX. Mendea. Antzerkia' hitzaldian, berriz, musika ere joko da eta publikoak parte hartu ahal izango du, galderen bidez.
'Simulacro' antzerki taldearen hiru emanaldiak Misionesen:
-Herriko udaletxearen babesarekin, 'Sustraiak' antzezlana: azaroaren 24an, arratsaldeko 5etan, Leandro N. Alem-eko San Martin Plazan. Hitzaldia: Leandro N. Alem-eko I.T.E.C. Auditorium Aretoan, arratsaldeko 6:30etan.
-San Ignacioko Ur Kooperatiba eta Turismo eta Merkataritza Ganbararen babesarekin, 'Sustraiak' antzezlana: azaroaren 25ean, arratsaldeko 7etan, herriko Sarmiento etorbidean (San Ignacio hotelaren aurrean). Hitzaldia: Caritas aretoan, gaueko 9etan.
-Corpus Christiko Udaletxearen babesarekin, 'Sustraiak' antzezlana: azaroaren 26an, iluntzeko 7:30etan, Corpus Christiko San Martin Plazan. Hitzaldia: Udaleko Aretoan, gaueko 9:30etan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus