euskal diaspora eta kultura
2010/11/03
PUBLIZITATEA
Las Flores, Argentina. Herriko komunitate osoari eta baita euskal gizatalde osoari ere luzatzen die 'Loretako Euskaldunak' Euskal Etxeak Getxoko 'Simulacro' antzerki taldea ikusteko gonbitea. Talde euskaldunak birritan aurkeztuko du 'Mareantes' antzezlana Las Floresen: Gaur, arratsaldeko 6etan, eta bihar, arratsaldeko 6:30etan, 'Teatro del Borde' izeneko antzerki topaketaren zortzigarren edizioa testu-inguru. Bi emanaldiak herriko Mitre Plazan gauzatuko dira.
Eusko Jaurlaritzak bultzatutako bira kulturalen programa testuinguru, Bizkaiko taldeak San Pedro herria ere bisitatuko du, biharamunean. Kasu honetan, bertako Udala eta 'Ongi Etorri' Euskal Etxea antolatzaile, 'Simulacro' antzerki taldeak bertako Pasealeku Publikoan muntatuko du bere obra ostiralean, iluntzeko 6:30etan.
'Mareantes' antzezlana joan den mendeetako Euskal Herriko emakumeen istorioak kontatzen ditu. Kale antzerkiaren bidez, aktoreek itsasoarekin lotura handia zeukaten pertsonen bizitzak nolakoak ziren agertzen dute.
Lotura interesgarriak
Getxoko Antzerki Eskola
www.escueladeteatrodegetxo.com
Del Borde, Las Floresko Antzerki Taldea
www.delbordeteatro.blogspot.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus