euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Getariako Iturregi hotela munduko onena hautatua izatea nahiko zenuke? Abuztuaren 25a baino lehen bozkatzeko aukera duzu

2013/06/26

Getariako Iturregi hotela
Getariako Iturregi hotela

PUBLIZITATEA

Food and Travel aldizkari britaniarrak Getariako hotel hau hautatu du munduko onenen artean, Reader Awards txapelketaren barruan. Orain bozketa jarri dute abian internetan finalisten artean gustukoena aukeratzeko. Abuztuaren 25ean bukatzen da lehiaketa eta irailean izango da sari banaketa. Klik bat eginez lagun diezaiokezu hotel honi irabazlea izaten. Artikulu honetan azalduko dizugu nola.

Donostia-San Sebastián. Nazioarteko hotel onenaren mailan finalistak honakoak izan dira: Australiako Southerns Ocean Lodge, Italiako Palazzo Margherita, Euskal Herriko hotel Iturregi, Suitzako The Dolder Grand, Uruguaiko Estancia Vik José Ignacio eta Estatu Batuetako Meadowood.

Food and Travel webgunean botoa emanez lagun dezakezu lehiaketan. Hautatu "Hotel" maila eta gero “International Hotel” azpimaila. Hor sakatu Iturregi izenari eta bozketa amaitzeko, zure posta elektronikoa eta izena jarri. Irabazlea irailean aditzera emango dute.

Txakoli mahastien artean

Iturregik 2007 urtean ireki zituen ateak. Hotela antzinako baserri baten gainean eraiki zen, izen berdinarekin. Getariako kanpoaldean dago, txakoli mahastien artean, eta eraikinak lehiate zabalak dauzka itsasargia ikusteko. Zortzi logela dauzka bi solairuetan banatuta. Egonaldiaz gain bada beste jarduera batzuk egiteko aukera, esate baterako, spa tratamenduak eta Balenciaga museori bisita. Hotelari buruzko informazio gehiago, hemen: www.hoteliturregi.com

Food and Travel 1997an sortu zen Estatu Batuetan eta, gaur egun, Alemanian eta Mexikon ere dauzka edizioak. Bidaia eta gastronomia zaleei bideratuta dago aldizkari hau. Editorialaren Bikaintasuna eta Publizitarioaren Sariak jaso dituzte, argitalpen munduan Oscar sarien parekoak. Food and Travel-eko kolaboratzaileak mundu mailako adituak dira.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia