euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gerra Zibilean Ingalaterrara ihes egin behar izan zuten 4.000 haurrei buruzko dokumentala estreinatu dute

2008/05/02

1937. urtean 4.000 haur euskaldunek Ingalaterrara joan behar izan zuten Espainiako Gerra Zibilaren hondamenditik ihes egiteko (argazkia EiTB24.com)
1937. urtean 4.000 haur euskaldunek Ingalaterrara joan behar izan zuten Espainiako Gerra Zibilaren hondamenditik ihes egiteko (argazkia EiTB24.com)

PUBLIZITATEA

Los niños de Guernica tienen memoria dokumentalak Gerra Zibiletik eta Gernikako bonbardaketatik Ingalaterrara ihes egin behar izan zuten 4.000 haur euskaldunen istorioa kontatzen du. Drive produkzio-etxeak ekoiztu du lana eta iragan igandeko ordu txikietan La Sexta telebista katean estreinatuta, Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrenarekin batera. Lanak artxiboko irudiak eta denboraldi batez babeslekurako kanpamenduan bizitako zenbait pertsonen testigantzak biltzen ditu.
Gerra Zibila zela-eta, 1937. urtean Ingalaterrara ihesi egin behar izan zuten 4.000 haur euskaldunek, gaur egun laurogei urterekin, Southampton ondoan dagoen Eastleigh herrian elkartu ziren iragan urtean euren bizitzako momentu gogor horiek gogorarazteko. Ekimenak iraun zituen lau egunetan zenbait ekintza burutu ziren, besteak beste argazkien eta haurren historiarekin zerikusia zuten objektuen erakusketa. 'Los niños de Guernica tiene memoria' dokumentalak lau eguneko jardunaldi horiek biltzen ditu.

Euskal Herritik Ingalaterrara joandako 4.000 haur euskaldunen migrazioa Euskal Herrian inoiz izan den pertsona-irteera handiena izan da. Haurrek protagonista zituen lehena ere izan zen. 1937. urtean, bi jantzirekin eta euren datu pertsonalak adierazten zituen kartoi bat besterik ez zutela, haur euskaldunak La Habana untzian igo ziren Britainia Handira abiatzeko. 48 orduko bidaiaren ostean, euskal lurraldetik ateratako protagonistak Eastleighera iritsi ziren.

Herri ingeleseko alkateak iritsi berri zirenei laguntza eskaini zien lehen momentutik eta 'Haurren Lantaldeak' izeneko brigadak, sindikatuek eta herritarrek haurren kanpamendua eraikitzeko lanetan laguntza eman zuten. Bertan egon ziren urteetan, euskal gazteek ingelesa ikasten aritu ziren, eta garai hartako zineaz eta jolasteko beste zenbait jarduerekin gozatu ahal izan zuten, beti ere euren lurraldea eta familia gogoan.


Lotura interesgarriak

Los niños de Guernica tienen memoria dokumentalaren atal bat
www.elmundo.es-en

Gernikaren 71. urteurrenaren ospakizuna FEVAko mintzaldietan
2008ko apirilaren 28an EuskalKultura.com-en argitara emana

Kandido Saseta komandantearen gorpua Hondarribira itzuli zuten
2008ko apirilaren 28an EuskalKultura.com-en argitara emana

Mendozako EEak gogora ekarriko du Gernikaren 71. urteurrena
2008ko apirilaren 21ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Mar del Platak Gernikako bonbardaketa gogoratuko du
2008ko apirilaren 17an EuskalKultura.com-en argitara emana



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia