euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gerlako haur euskaldunen istorioak, bihar Ingalaterrako Carshaltonen zabalduko den erakusketako ardatz

2009/11/02

Carshaltoneko haur iheslariak
Carshaltoneko haur iheslariak

PUBLIZITATEA

Ingalaterrako Carshalton herrian, 1936ko gerlatik ihes egin behar izan zuten haur euskaldunen istorioak aurkeztuko dira bihar herriko Sutton liburutegian egingo den erakusketa batean. Erbesteratutako haurrek arazo eta ezbeharrei aurre nola egin zieten azalduko da erakustaldian. Horrez gain, Southamptongo portura iritsi eta Carshaltonen bizimodua nolakoa izan zen ere berrikusiko da.

Carshalton, Ingalaterra. 1937ko abuztuan, Gernikan izandako bonbardaketek bultzatuta, 22 haur euskaldun Carshaltonera, Surrey eskualde barruko herrialdera iritsi ziren. Bertan, haur euskaldunen komite bat sortu zen eta garai hartan udal-barrutiko kontseilari zena konbentzituz, haurrei Oaks Mansion egoitzan ostatu ematea lortu zen.

Haurrek, janzteko eta jateko beharrezkoa zuten dirua lortzen lagundu zuten, kontzertuak eskainiz eta euskal dantza tradizionalen erakustaldiak eginez hain zuzen. Haurren gainerako kolonia ingelesak laguntza eta sostengu faltagatik desagertzen hasi zirenean, Carshaltonera mudatu ziren. 1949an, haur taldea Oaks Mansion-etik Wandle ibaiaren alboan kokatuta dagoen Culvers etxera mugitu zen.

Bertako kontseilari batek adierazi duenez, "hemengo jendeak ume hauei ostatua eskaini izana, gehiegi ezagutzen ez den pasarte liluragarri bat izan zen. Gobernuak ez zuen sorospen ekonomikorik eman, eta beraz ekintza hau borondate gizatiarrak eman dezakeen adibide positibo gutxienetakoa da." "Erakusketak, Oaks Mansion-eko garai eder hartako bizitza nolakoa izan zen eta haurrek beraien kultura eta tradizioak nola zaindu eta bizirik mantendu zituzten ondo deskribatzen du".

Atal tragikoa historia barruan

Gerlaren karitara Euskal Herritik Erresuma Batura kanporatu zituzten umeak, 4.000 izan ziren guztira. Gobernu britaniarrak, gudan ez parte hartzea erabaki zuenez, ez zuen inongo diru laguntza edo sostengurik eskaini haurrentzat. Adin txikikoak Erresuma Batura iritsi zirenean, beraien egonaldia hiru hilabetetakoa izango zela esan zieten, baina hamar urte beranduago, haur-talde batek segituzen zuen Ingalaterran.

Doako erakusketa, Europako Galeria barruko 'Sutton' liburutegian egongo da ikusgai Carshalton-en, eta azaroaren 3tik 30ra bitartean bisitatu ahal izango da. Haurrak erbesteratzea, Southampton portura iristea eta Carshaltoneko bizimodua nolakoa izan zen erakutsiko du.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia