euskal diaspora eta kultura
2013/03/20
PUBLIZITATEA
Cordoba, Argentina. Euskal Herriko ohiko errezetak biltzen dituen liburuak arrakasta handia izana du Argentinako euskal sukaldeetan. Izan ere, hamarretik gora euskal etxe bisitatu ditu orain artean sukaldari cordobatarrak eta bakoitzean, bertako kideek lagunduta, 'Euskal baserrietako sukaldaritza'-n agertzen diren plateretako bat edo gehiago prestatu izan ditu.
Hiriburu cordobatarrean, Gerora Elkarteak hiriko ‘Juan Griego’jatetxean antolatutako ekitaldian, ordea, nobedade bat proposatu eta gauzatu zen. “Jatetxeko nagusi eta chefa den Omar Tamargo Bazterricak prestatu zituen errezetak eta ondo baino hobeto atera zitzaizkion. Bere gourmet ukitua jarri eta paregabeko itxura onarekin aurkeztu zituen mahaietan”, adierazi dio Echavek EuskalKultura.com-i.
[Baietz taldeko mutilek musika jarri zioten "Euskal baserrietako sukaldaritza" liburuaren aurkezpenari (argazkiEE)]
Gaua animatzeko ardura, berriz, euskal etxeko artistena izan zen. Egiari zor, jardunbide handiko Baietz-eko musikariei ez zitzaien batere zaila egin bildutako lagunen gustuko abestiak jotzea. Zuzeneko musikarekin, Txotx! taldeko dantzariak ere luzitu ziren euren koreografiekin.
[Euskal zaporeak, euskal musika eta euskal dantzak edergarri Marita Echavek Gerorako kideei egindako bisitan (argazkiEE)]
“Oso esperientzia polita izan zen. Euskal jatorriko oso lagun atseginekin egin nuen topo Geroran, tartean, elkartearen ‘alma mater’a den Elba Mocoroa bera. Euskal baserrietako zaporeak txakolin, ardo beltz eta xanpainarekin nahastu ziren. Eta euskal pastela iritsi zenerako erabat murgilduta geunden iraganeko pasadizo eta oroitzapenetan” adierazi du, hunkituta, 'Euskal baserrietako sukaldaritza'ren egileak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus