Caracas, Venezuela. Geroari tresnak berrituz erantzunez eta bide berriak urratuz Eusko Etxeko bazkideen eta Venezuelako euskaldunek bizi dituzten arazoei aktiboki ihardesteko borrokan dabil Ibane Azpiritxaga lehendakari duen Zuzendaritza Batzordea hiributu venezuelarreko euskal elkarteko buruzagitza hartu zuenetik, lehenengoz 2018 urtarrilean, eta agintealdia berritura, aurtengo otsailetik. Interneteko presentzia instituzionalari begira, Eusko Etxeko webgunea geldituta zegoen 1997tik, eta gaurtik hasita abian da berriz ere centrovasco.com.ve helbidean.
Ibane Azpiritxagak EuskalKultura.eus-i adierazi dionez, "egiteke geneukan zerbait zen, 1997tik hortxe baitzegoen, geratuta, batere eguneratu gabe, eta gure ustez garrantzitsua da ditugun tresnak erabili eta baliatzea, gure bazkide eta lagunekin eta gure etxeaz eta komunitateaz interesa izan dezaketen guztiekin ate eta erakuslehio den hau zabalik edukitzeko".
Azpiritxagak balioa eman eta azpimarratzen du Caracas bertatik komunitate euskal-venezuelarraren osoaren berriak zabaltzen Jazoera albistegiak egiten duen lana, Pedro Javier Arriaga Aguirre koordinatzaile, eta euren partaidetza eskertzen du. Izan ere, momentu honetan, webgune instituzionala oinarri batekin abiatu dute, baina denborarekin edukiak aberastu eta dinamika berriak sortzea espero dute, beti ere guztien ahaleginak bildu eta gerorik oparoa ematearren bere osotasunean komunitate euskal venezuelarrari.
Caracasko Eusko Etxearen gainerako presentzia internet eta sare sozialetan: