Gernikaren memoriak bizirik dirau euskaldunen artean, eta oso bereziki Diaspora euskal etxeetan, bonbardaketa gertatu eta 78 urte beranduago. Aurten ere, euskal elkarte askok gogoan hartu dute eguna eta ekitaldi bereziak egin dituzte, espainiar matxinatu faxisten laguntzaile ziren hegazki nazi eta italiarren erasoan hil zirenen oroigarri. Bakearen eta gerraren aurkako ikur bihurtu da Gernika, eta hori azpimarratu dute ekitaldiek Berlinen, Montevideon eta Sao Paulon, esaterako. Ikus leku horietako argazki galeria.
Donostia-San Sebastián. Munduko euskal etxe askok gogoan izan dute aurten ere Gernikako Bonbardaketa, eta ekitaldi bereziak egin dituzte, bertan hildakoak oroituz. Erasoa 1937ko apirilaren 26an burutu zuten Francoren aliatu ziren hegazkin nazi eta italiarrek. Bonbek herria birrindu egin zuten hainbat hildako eraginez. Egun batzuk lehenago hegazkin italiarrek Durango ere erasotu zuten eta han ere zibilak izan ziren helburu gisa hartu eta akabatu zituztenak. Biziraun zutenetako batzuk eta euren seme-alaba eta ondorengoak segitzen dute eguna gogoratzen munduko hainbat euskal etxetan.
Bi herriok faxismoaren eta gerraren aurkako aldarriaren ikur bihurtu ziren, batez ere Gernika, Pablo Picasso margolariaren "Guernica" artelanaren eraginez.
Jarraian, Diasporako euskal etxeek gertakari hau gogoratuz egin dituzten zenbait ekitaldi (Argentinakoak beste artikulu batean):