euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mercosur-ko euskal etxeak ibiliko ditu Gernikako Bonbardaketaren erakusketak: bete zure eskabidea

2012/06/26

‘Gernikako Bonbardaketa -75 urteurrena’ erakusketaren inaugurazioa Buenos Airesen (argazkiak Irekia)
‘Gernikako Bonbardaketa -75 urteurrena’ erakusketaren inaugurazioa Buenos Airesen (argazkiak Irekia)

PUBLIZITATEA

Akordioa sinatu dute Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritzak eta Gernikako Bakearen Museoko Fundazioak, ‘Gernikako Bonbardaketa -75 urteurrena’ erakusketa errezibitu nahi duten Mercosur-ko euskal etxeetara iritsi ahal izan dadin 2012ko gainerakoan eta 2013 osoan zehar, Buenos Airesko Euskadiko Ordezkaritzak koordinatuko duen egutegi bati jarraituz. Horretarako, erakusketa jaso nahi duten euskal etxeek Ordezkaritzarekin jarri behar dute kontaktuan erakusketa eskatu (artikulu honi erantsi diogun eskabidea erabiliz) eta baldintza eta xehetasun guztiak bilera birtual baten bidez adosteko. Eskaerak egiteko epea uztailaren 10ean bukatuko da.

Buenos Aires, Argentina. Gernikako Bonbardaketaren 75. urteurrenari buruzko erakusketa hainbat herrialdetan egon da ikusgai apirilaren 26tik aurrera. Buenos Aires hiriburuan apirilaren 25eko arratsaldeko 7etan --26 egunaren hasieran Euskadin-- inauguratu zen Buenos Airesko Oroimenerako eta Giza Eskubideen Sustatze eta Defentsarako Espazioan (ESMA-ohian) eta maiatzaren 24ra arte egon zen ikusgai.

Orain, Euskadiko Ordezkaritzaren eskutik, erakusketak ibiltari bihurtu eta ibilbide bat egingo du Mercosur-eko euskal etxeetan zehar. Hala eskatzen duten euskal etxeen arteko zirkuituak antolatzeko, Buenos Airesko Euskadiko Ordezkaritzatik jakinarazi dute eurekin lehen bait lehen kontaktatu beharra dagoela. Erakusketa herri batera eramateko baldintza batzuk bete behar izango dira, horien artean:

-Ordezkaritzak doainik utziko du erakusketaren erabilera

-Horretarako Ordezkaritzaren eta euskal etxearen arteko hitzarmen bat sinatu beharko da

-Erakusketa leku publiko batean egongo da ikusgai

-Herrian dagoen bitartean erakusketarekin lotuta dauden ekintzak antolatuz

-Euskal etxeak bere gain hartuko du erakusketa Buenos Airestik bertaraino garraiatzearen kostua

-Gastuak gutxitu ahal izateko, Ordezkaritza euskal etxeak eskualdeka antolatzen saiatuko da, garraio gastuak partekatu ahal izateko

-Hori egitearren, euskal etxeek balizko hiru data proposatu behar dizkiote Ordezkaritzari

-Erakusketaren zati bat hondatzen bada, euskal etxeak hartuko du bere gain konponketaren kostua

Informazio gehiago eskuratzeko eta zehaztasunak adosteko, euskal etxe interesatuek eta Ordezkaritzaren arduradunek bideo konferentzia bat izango dute (google+ edo skype bitartez).   Eskaera egiteko, honako formulario hau bete behar da eta uztailaren 10aren aurretik bidali, faxez (11 41 20 05 86/88/90) edo emailez (marianasatostegui@ej-gv.es). 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia