euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gernikako bonbardaketari buruz eitb24.com-ek eginiko animazioak 'Diseinu Infografikoaren Pulitzer saria' jaso du

2008/03/18

'Gernika 1937-2007' laneko irudietako bat
'Gernika 1937-2007' laneko irudietako bat

PUBLIZITATEA

Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrenaren karira gertaera honi buruz eitb24.com berri atariak eginiko multimedia lanak Malofiej saria jaso du, infografia munduan Pulitzer sariaren parekotzat hartzen den aintzat hartzea. 'Gernika 1937-2007' lanean internet erabiltzaileak herri bizkaitarraren bonbardaketari buruzko hiru infografia eta bi ikusentzunezko topa ditzake eta Gernikan zehar bonbardeketa izan aurretik, bitartean eta ondoren ibilbide birtuala egiteko aukera ematen du. Beste euskal saridun batzuk hiru.com, Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren webgunea eta consumer.es ataria izan dira.
EuskalKultura.com-ek artikulu bat eskaini zion iaz Eitb24.com-ek aurkeztu zuenean. Etxekoen ondotik, kanpokoek ere saritu dute orain. 'Gernika 1937-2007' multimedia lanak Malofiej saria jaso zuen joan den ostiralean. Sari hau oso garrantzitsua da diseinu infografikoaren munduan eta munduko lehen mailako komunikabide asko lehiatzen dira bertan. Adituen esanetan arlo honetan Pulitzerraren parekoak dira Malofiej sariak eta hirugarren lekua lortu zuen hor Eitb24.com berri atariak argitaraturiko lanak. The New York Times aldizkaria izan zen irabazle, Deadly Rampage at Virginia Tech lanarekin (Virginiako Unibertsitatean ikaskideak hil zituen gazteari buruz).

'Gernika 1937-2007' lanak bonbardaketaren alderdi desberdinak azaltzen dituzten hiru infografia eskaintzen ditu. Aitor Eginoa eta Cristián Werb dira egileak, 90 grados enpresarekin. Multimedia lan honetan bonbardaketan izan ziren lekukoekin bi ikusentzunezko eta elkarrizketa ere ikus daitezke. Gainera webguneak Gernikan zehar ibilaldi birtuala egiteko aukera ematen du, bonbarkadeta baino lehenago, bitartean eta txikizioaren ostean.

Saria bereganatu duen lana:

Ingelesez
Euskaraz
Gaztelaniaz

Sari hauek jaso dituzten beste medio batzuk Newsweek, The Guardian eta National Geographic komunikabideak izan dira aurten.


Lotura interesgarriak

Malofiej awards 2008
2008 edizioko irabazleak

Honako euskal ekimenak saritu zituzten baita ere:

Hiru: Etengabeko Ikaskuntza
www.hiru.com

Eroskiren Consumer ataria
www.consumer.es

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila
www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia