euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gernikako bonbardaketa oroituko da aurten euskaldunen standean, Buenos Airesko Liburu Azokan

2010/04/16

FEVA eta Juan de Garay-ren standa Buenos Airesko Liburu Azokan (argazkia EuskalKultura.com)
FEVA eta Juan de Garay-ren standa Buenos Airesko Liburu Azokan (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

'200 urtetako istorioak liburuekin ospatu' da aurtengo Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azokaren leloa. Izenburu honek 1810ean Argentinan gertatutako iraultza eta honek sortarazi zituen historia eta istorioei egiten die erreferentzia. Azken hiru urteotan legez, FEVAk eta Juan de Garay Fundazioak elkarrekin ipiniko dute standa, eta bertan ere historia oroituko da, Euskal Herrikoa baina. Bi erakundeen azokarako egitarauan leku berezia izango du Gernikako bonbardaketaren urteurrenaren omenaldiak eta, beraz, apirilaren 25 eta 26an dantza eta musika erskutsiko dira standean bertan. Horretaz gain, “Garay, primer urbanista y Don Juan y Don Pedro” eta “Humor Vasco” liburuak aurkeztuko dira eta euskarari zein euskal kulturari buruzko hainbat material ikusgai eta salgai egongo da. Azokak aurtengoan apirilaren 22tik maiatzaren 10era bitartean irekiko dizkie ateak bisitariei. Euskal standaren zenbakia 2418/20, azokako aretoaren pabilioi horian.

Buenos Aires, Argentina. Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azokaren 36. edizioa gauzatuko da aurten eta Argentinaren Bigarren Mendeurrena hartuko du ardatz. Hori dela eta herrialdeko historia hautatu dute gai nagusia antolatzaileek. Euskaldunak ordezkatuta egongo dira jai honetan FEVAk eta Juan de Garay Fundazioak prestatutako standean eta hor Euskal Herriaren historia gogoratuko da. Izan ere, Gernikako bonbardaketaren urteurrena ospatzen da apirilaren 26an eta azokako testuingurua aprobetxatuz, euskal erakundeek ekintza kulturalak mamituko dituzte data hau gogoratzeko.

Apirilaren 25ean, urteurrenaren bezperan --igandea izanik azoka bisitatzen duten lagunen kopurua astegunekoak baino askoz handiagoa ohi da-- eezarri da lehenengo aktibitatea. Arratsaldeko 4etan Buenos Airesko Eusko Ekintzaren Dantza Taldeak aurreskua dantzatuko du. 4etatik 7etara Marianela Rimini Azarola eta Juan Ignacio Saez txistulari arrecifestarrek musikaz alaituko dute Euskal Herriko espazioa. Iluntzeko 8etan berriro ikusi ahal izango da aurreskua, baina oraingoan Aitor Alava dantzari.

Apirilaren 26an, arratsaldeko 7etan, dantzak beteko du berriro euskaldunen standa. Aitor Alavak ohorezko aurreskua dantzatuko die asteleheneko bisitariei. Bai 25ean bai 26an bonbardaketarekin lotura duten bideoak proiektatuko dira.

Euskal gaiei buruzko liburuak

Apirilaren 28an, Azokako Javier Villafañe Aretoan eta arratseko 5:30etan, Juan de Garay Fundazioko kideek bi liburu aurkeztuko dituzte: Jorge Bullosa arkitektoaren “Garay, primer urbanista y Don Juan y Don Pedro” eta Jorge Beramendiren “Humor Vasco”.

Egitarauarekin bukatzeko, apirilaren 30ean, arratsaldeko 3etatik aurrera “Ellos lo hicieron” liburuaren egileak, María del Pilar Uribeondok, bere liburuaren aleak sinatuko ditu standean.

Azoka apirilearen 22tik maiatzaren 10era bitartean bisitatu ahal izango da, arratsaldeko ordu bietatik gaueko 10etara (ostiral eta larunbatetan gaueko 11ak arte). Urtero bezala Buenos Airesko Ruraleko Predio Ferialean egingo da.

Lotura interesgarriak

Liburu Azokaren webgunea
www.el-libro.org.ar

FEVA
www.fevaonline.org.ar

Juan de Garay Fundazioa
www.juandegaray.org.ar



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia