euskal diaspora eta kultura
2012/04/25
PUBLIZITATEA
Lima, Peru. Limako Euskal Etxeak munduko beste euskal elkarte askorekin bat egingo du bihar, Gernikaren bonbardaketaren 75. urteurrena dela eta. Gertakari honek garaiko euskal gizartean marka sakona utzi zuen eta askorentzako erbesteratzearen hasiera markatu zuen.
Egun hartan Gernikan izan zen Jon Guarrotxena, hiru urte baino ez zituela. Gaur egun Lima-ko Euskal Etxeko kidea da eta 1960tik darama Perun bizitzen. Guarrotxenak bere lekukotza emango du elkarteak biharko antolatu dituen ekitaldietan, Raul Noblecilla euskal etxeko presidenteak EuskalKultura.com-i azaldu dionez.
Aberri Eguna eta Irizar gotzainari omenaldia
Bestalde, elkarteak jakinarazi du iragan igandean ospatu zuela Aberri Eguna, Pilarreko basilikan Callaoko apezpiku emeritu Miguel Irizarrek eman zuen meza elizkizunarekin. Euskal Etxeko abesbatzak parte hartu zuen elizkizunean, eta ondoren, bazkaria egin zen elkartearen egoitzan.
Azpimarragarria da Irizar apezpikuaren parte hartzea ekitaldi honetan eta, orohar, Peruko euskal komunitatearekin duen harreman estua. Duela 50 urte baino gehiago heldu zen Irizar Perura eta herrialdeko pertsonaia maitatuenetakoa da. Aurten Callaoko apezpiku bezala eman dituen 22 urteengatik omenaldi jendetsua jaso zuen: 8.000 lagun bildu ziren ekitaldira, tartean Limako Euskal Etxeko lagunak.
[Irizar apezpikuaren omenez egin zen ekitaldiaren irudi bat (argazkia LimaEE)]
Asko pozten nau Irizar pasionista-apezpikuari egindako omenaldiak. Maiatzean Gabirian pasionisten mendeurrena ospatu genuen Mezaburu Irizar bera genuelarik. Niri mezako kantuak zuzentzea egokitu zitzaidan. Hunkiduraz eta arduraz bizi ditut gure pasionista familiaren ibilerak. Goraintzi eta besarkada bat denoi! anttonmari
anttonmari aldekoa-otalora zamalloa, 2013/03/04 14:09
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus