Ekitaldi sorta ederra antolatu da munduko euskal etxeetan Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurrenaren karietara, eta pixkanaka horren berri ari zaigu heltzen Diasporatik. Hegazkin nazi eta italiarrek Gernika bonbardatu izanaren urteurrena apirilaren 26an bete zen eta sarraskia gogoratzeko andana bat ekintza antolatu izan dira, besteak beste, Argentina eta Uruguaiko euskal etxeetan. Hona ekitaldi horien aurreneko argazki kronika.
Buenos Aires, Argentina. Joan en astean ekitaldiak iragarri genituen, eta oraingoan horien isla grafikoa dakargu. Apirilaren 24an jarri ziren abian Bonbardaketaren 80. urteurrena gogoratzeko ekintza nagusiak eta Montevideoko Aldaxka Kultur Biltzarra izan zen goiztiarretako bat, Errepublikako Unibertsitateko Humanitate Fakultatearekin batera ‘Gernika oroituz, 80 urte: euskal begirada bat Uruguaitik’ erakustaldia antolatuz. Euskara, historia, olerkaritza eta plastika batu zituen erakusketak. “Picassoren ikono erraldoiaren atzean dagoen euskal historia ezagutarazte aldera” antolatu zen eta apirilaren 29ra arte egon da ikusgai. Baina ugari izan dira Gernika joan den astean Uruguai eta Argentinan gogoan izan duten euskal etxeak.
Hona ekitaldi horietarako aurreneko hurbilpena, argazki kronika bidez: