Tres Arroyos, Argentina. Uztailaren 10etik 14ra ikusi ahal izan zuten tresarroyostarrek "Gernikako Bonbardaketa" erakusketa Hiru Erreka Euskal Etxearen areto nagusian. Lagun ugari bertaratu ziren Euskal Etxera gaztelaniaz eta euskaraz dauden 20 panelak ikustera eta apirilaren 26an Gernikan gertatutakoan sakontzera. Euskal Etxetik jakinarazi digutenez, inguruko eskolek bereziki gomendatu zieten euren ikasle eta irakasleei erakusketa bisitatzea.
Erakusketaren inguruan, beste ekintza batzuk ere antolatu zituztenk, tartean adiskidetasun afari bat eta musean aritzeko topaketa.
Gogora dezagun "Gernikako Bonbardaketa" erakusketa Eusko Jaurlaritzak eta Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak sinatutako hitzarmen bati esker ari dela zabaltzen eta Hego Amerikako euskal etxe askotan egon dela dagoeneko, tartean Argentina, Txile eta Uruguaiko hainbat elkartetan.
Argazki gehiago, hemen.