euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gernikako Bonbardaketa: 80 urte eta biktimen omenezko ekitaldi mordoa euskal etxeetan (argazki galeria berria)

2017/05/10

Joan den larunbatetik Tres Arroyos hiriak badu bere Gernika
Joan den larunbatetik Tres Arroyos hiriak badu bere Gernika

PUBLIZITATEA

Esaldi ezaguna da komeni dela historia ezagutzea eta memoria bizia izatea, errepika ez dadin. Ideia horri atxikitzen zaizkio munduan zehar hainbat euskal etxe eta komunitate, urtero Gernikako Bonbardaketaren urteurren garaian, eta halaxe izan da aurten ere, baina indar eta oihartzun bereziz, sarraski haren 80. urteurrena iritsi delarik. Inoiz baino gehiago izan dira euskal etxeek han-hemenka antolatutako ekitaldiak, gertatutakoa salatuz eta Bakearen aldeko aldarria eginez.

Buenos Aires, Argentina. Segitzen dugu Gernikako Bonbardaketaren inguruan mundu osoan hamaika euskal etxe eta komunitatek antolatutako ekitaldien isla ematen. Bere komunitatean oihartzun handiena izan zuenetako bat Argentinako Tres Arroyos herrian, bertako Hiru Erreka Euskal Etxea tarteko, herriko Euskal Plazan eginikoa izango zen, seguruenik. izan zen, Gernikako biktimen omenezko zeremonian Picassoren Guernica koadroaren erreprodukzio bat inauguratu zuten Hiru Errekakoek berdegune eta parkea den herriko Euskal Plazan. Muralaren egile, euskal etxeko euskara ikasle den Alfredo Laborde, lankide izan dituela Celeste Cattaneo de Jaureguibehere eta Roberto Biardo.

Ekitaldiak, ordea, bereziki Argentina eta Uruguaiko geografia osoko hainbat herri eta euskal etxeetan, asko izan dira. Ekarriko dugu  gure orrialdeetara lekukotasun gehiago, baina segidako argazki-galeriara bildutakoak, Azul, Cordoba, Jose C. Paz, Mendoza, Montevideo, Pergamino, Pilar, Posadas eta Tres Arroyos herrietakoak dira.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia