euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gernikako bonbaketaren 80. urteurrena: Euskal haurrak Eskoziako Montrosera iritsi zirenekoa

2017/03/27

Eskoziako Montrosen egindako argazki honetan agertzen diren haur guztiak identifikatu nahi dira
Eskoziako Montrosen egindako argazki honetan agertzen diren haur guztiak identifikatu nahi dira

PUBLIZITATEA

Aste gutxi barru 80 urte beteko dira hegazkin nazi alemanek eta faxista italiarrek, Franco general espainiarraren zerbitzuan Gernika bonbardatu zutenetik. Haren ondorioz, besteak beste, milaka euskal haurrek Euskal Herria utzi behar izan zuten, euren gurasoek salbatu nahi izan baitzituzten eraso basatietatik. Honako artilulua, haur haietako multzo bat Eskoziako Montrose herrira iritsi zenekoa gogora ekarriz argitaratu du joan den astean Montrose Review kazetak.

Montrose, Eskozia. 2017ko Apirilaren 26an 80 urte izango dira hegazkin alemanek Gernika bonbardatu zutela.

Franco generalaren babespean, Luftwaffek bakean zen Gernika euskal herria nobardatu zuen, merkatu egunean, bertan zeuden ehundaka herritar akabatuz, euretako asko emakumeak eta haurrak.

Espainiako gerla zibila 1936ko uztailean hasi zen kolpea eman zutenean demokratikoki hautatutako errepublikar gobernu baten kontra. Kolpearen burua, Francisco Franco generala, garaile atera zen ondotik etorri zen gerlan eta Espainia gobernatu zuen diktadore, 1975ean hil zen arte.

Kolpea aldarrikatu bezain azkar, Alemania eta Italiako gobernu faxistek laguntza eta sostengua eskaini zioten frankismorari, hegazkinen laguntza, eta bondardari modernoak barne.

Gernikako bonbardaketaren sarraskia gertaturik, faxistek Euskal Herriko helburu zibil gehiago bonbardatuko zituzteneko izua zabaldu zen, Bilbo bereziki. Ondorioz, 25.000 bat haur aterako ziren herrialdetik, Europako hainbat lekutara, gurasoen beldurrez.

Erresuma Batuan Espainiako gerlako biktimen alde orduan sortu zen Soroste Batzorde Nazional Bateratuaren arabera, haur horietako 3.840 bat iritsi ziren Bretainia Handira SS Habana ontzian, 80 maixu-maestra, 120 laguntzaile eta 15 apaiz katolikorekin batera, Santurtziko portutik, 1937ko maiatzaren 22an Southampton bidean. Hura zen ordura arte Bretainia Handira historian gertatutako emigrazio soil handiena.

Hurrengo hilabeteetan, haurrak 90 'kolonia'tan izan ziren barreiatuak Bretainia Handia osoan, osorik bolondres taldeen slaguntzaz, jendearen doaitzak medio, Gobernuaren inolako sostengurik gabe.

'Kolonia' haietako bat Eskozian, Montroseko Mall Park House-n ezarri zen eta bertan, 1937ko irailetik aurrera, hogeita hamar bat haur egon ziren, itzulerari ekiteko baldintza nahikoak eman zirela erabaki zen arte.

Euskal haurran ostatua Montrosen Dundee eta eskualdean antolatu zen diru-bilketa kanpaina bati esker gauzatu ahal izan zen, horien artean 30etik gora erakunde, tartean Emakumeen Elkarte Liberala, elizei lotutako zenbait talde eta bestelako hainbat elkarte.

Baliabideak batzeko hainbat ekimen eta kontzertu egin ziren Caird Hall-en eta leku gehiagotan. Leku bat bilatu zen haurrentzako herrian baina ezer egokirik topatu ez zenez, haurrak Montrosen bukatu zuten, Free Breakfast Mission (Doako Gosariaren Misioa) elkarteen gonbidatu gisa, honen Mall Park Huse-ko opor etxean.

2008ko urrian plaka bat inauguratu zen Mall Park House-n (egun 17 Mall Park Road) gogora ekartzeko leku honek euskal haurren harreran izan zuen papera 1937-39an. Plaka desestaltzen, Angus-eko Ruth Leslie Melville probost-a aritu zen, eta Tom Borland, Tayport-ekoa, honen ama Encarnacion Buenavente Montroseko euskal haur haietako bat izanik.

Urte batzuk lehenago, 1985eko uztailean, haur ohien talde bat bertara itzuli eta emozioz betetako bisita bat egin zuen Montrosera. Errefuxiatu izandakoek zilarrezko plaka bat eman zioten Angus-eko Kontseiluari Bilboko Hiriarena, eta bandeja bat, Bizkaiko Lurraldearena, eskerrak emanez 50 urte lehenago ahalarazitako egonaldi harengatik.

Informazio gehiago gerlako euskal haur errefuxiatuei buruz The Basque Children of '37 Association UK elkartaren bidez.

Euskal haurren koloniari buruzko erakusketa bat iragarri da abuztuaren 28tik irailaren 9ra Dundee-ko liburutegi nagusian eta kontzertu oroigarri bat urrian. Honi guztiari buruzko gomuta, oroitzapen edo daturik ekarri nahiko luketen guztien laguntza eskertuko da, elkartean, Facebook-en edo Angus-eko egunkariei emana.

Zure laguntzarekin, artikulu honetara bildu dugun argazki honetan falta ditugun izenak lortu nahi genituzke.

-Lehenengo lerroa: Abastasio Gil, Josefina Lucas, ??, Elia Redondo, ??.

-Bigarren lerroa: Fernando Mollinedo, Paquita ? , Esther Buenavente, Alicia Gil, Lola Mollinedo, Pilar Huertas (Adelina Larraga-ren alaba), ??, Basilio Redondo.

-Hirugarren lerroa: ??, Josefina Gonzalez, Maria Blanco (laguntzailea, Donostiakoa), Miss Kinni, ingelesa (kolonian laguntzaile), Miss May Wilson (kolniako zuzendaria), Adelina Larraga (koloniako errientsa), Amelia Huertas (Adelina Larragaren alaba), María Huertas (Adelina Larragaren alaba).

-Laugarren lerria: Enrique Mollinedo, ??, ??, ??, Jose Perez edo Victor Anduiza, ??, ??, ??, ??.

-Azken lerroa: Julio Larrondo, Encarnacion Buenavente, Benedicta González, Francisca González, Jesusa Lucas, ??.

(2017ko martxoaren 22an Montrose Review-en argitara emana)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia