Aurretik ere eskaintza eskuzabala egina du Gernikako Arbolaren kimuak etxean zaintzen dituen Salvador Oria euskal-argentinarrak. Oraingoan euskal arbolaren lau ale banatuko ditu, dituen azkenak. Jatorria, Buenos Airesko Juan de Garay plazatxoko arbola daukate. Ale bat nahi duen euskal-argentinar erakundeak, bere egoitzan emailez eska dezake info@euskalkultura.com-era idatziz eta guk berehala jarriko dugu harremanetan Oria jaunarekin.
Buenos Aires, Argentina. Dituen azken lau kimuak banatuko ditu Salvador Oriak. Euren egoitzetan edo herrietako plaza, lorategi eta lurretan ezarri nahi dituzten euskal etxe edo erakundeen emango lizkieke. Bolougne-ko (San Isidron) bere etxean dauzka eta elkarte eskatzaileekin bertatik jasotzea adostuko luke.
Aleak, esan bezala, lau dira: lehenak bi bat urte t'erdi dauzka, 90 cm-ko altuera, eta enbortxoak 14 milimetro dauzka. Best hiruak 50-60 cm bitarteko altuera eta 3 milimetroko lodiera.
Eskatu nahi dituztenek info@euskalkultura.com-era idatz dezakete eta berehala jarriko ditugu harremanetan Salvador Oriarekin. Gogoan izan lau ale baizik ez direla geratzen.